Estatuko industria-ekoizpenak igoera motelagoa izan du ekainean: % 1
Industria-produkzioaren indizea (IPI) % 1 areagotu da ekainean, 2015eko hile berarekin alderatuta; alabaina, tasa hori maiatzean izandakoa baino 2,9 puntu txikiagoa da (+% 3,9). Hala jakinarazi du ostiral honetan Estatistikako Institutu Nazionalak (INE).
Ekaineko hazkundea kontua hartuta, industria-ekoizpenak urtetik urterako hirugarren igoera darama errenkadan.
Aipatu hazkundea izateko arrazoia sektore guztietan izandako areagotzea da, energiarenean izan ezik (% 3,4 jaitsi zen urtetik urterako tasan). Igoera handiena kontsumo-ondasun ez iraunkorrek eskuratu zuten (+% 4,4), haien atzetik kontsumo-ondasun iraunkorrak (+% 1,6), ekipamendu-ondasunak (+% 1,3) eta bitarteko ondasunak (+% 0,7) geratu dira.
Behin urtaroko eta egutegiko eraginak zuzenduta, Estatuko industria-ekoizpenak % 0,8ko igoera aurkeztu zuen 2015eko hil beraren aldean, maiatzean izandakoa baino 0,1 puntu txikiagoa (+% 0,9).
% 2ko jaitsiera EAEn
EAEko datuei dagokienez, euskal industria-jarduera % 2 jaitsi zen ekainean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, INEren datuen arabera.
Datu horiek ez datoz bat aste honetan bertan Eustatek argitaratutakoekin; izan ere, EAEko industria-jarduera ekainean % 0,2 hazi dela adierazten dute datu horiek, baita urteko lehen sei hilabetean % 2,1eko hazkundea pilatu dela ere.
% 1,4ko igoera Nafarroan
Nafarroako Industria-produkzioaren indizeak urtez urteko % 1,4ko hazkundea izan du ekainean, Nafarroako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez. Kasu horretan, datuok bat datoz INEkoekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.