Langile batek besoa galdu du Bilboko portuan izan den lan-istripuan
33 urteko langile bat larri zauritu da gaur Bilboko portuan, antza denez, makina batek azpian harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lan istripua 14:15ak aldera gertatu da.
Antza denez, uhal garraiatzailea batek harrapatu du eta, ondorioz, beso bat, sorbalda eta toraxaren zati bat galdu ditu, lekukoek UGT-Euskadi sindikatuak Bilboko Portuan dituen ordezkariei adierazi dietenez.
Informazio horien arabera, langileak laneguna bukatua zuen, eta bertatik alde egitera zihoala harrapatu du makinak.
Toro & Betolaza enpresako behargina da, eta mantentze-lanak egiten ditu.
Ezbeharraren tokira bertaratu diren osasun langileek zauritua egonkortu dute eta egonkortutakoan ospitalera eraman dute helikopteroz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Bigarren lan-istripuan 24 orduan
Atzo bertan 42 urteko langile bat hil zen Mungian (Bizkaia) lan-istripuan. Ezbeharra Mungiako Técnicas Hidráulicas enpresan izan zen, eta lantegiko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea eta kontzentrazioa deitu ditu urriaren 17rako.
rriaren 17rako.