Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte
Euskotreneko Amara eta Arasoko Langileen Batzordeak lanuzteak egitea onartu du, LAB sindikatuak zabaldu duenez. Lan-baldintzak hobetzeko greba urtarrilean eta otsailean egingo dute Gipuzkoako makinariek.
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, greba deitzeko arrazoi nagusietako bat Zuzendaritzak "ezarritako" lanpostu finkoen ugaritzea izan da, langileen arabera ez baita nahikoa Tren Agenteen kolektiboak finkatu zituen lan-baldintzei eta garapenari eusteko.
Halaber, Zuzendaritzak negoziaketetan agertu duen jarrera ?immobilista? kritikatu du sindikatuak, proposamen guztiei ?sistematikoki entzungor? egin baitie. Hala, Zuzendaritzarekin harremana sailtzen duten arazoetako askok eskaintzen duten zerbitzuaren fidagarritasunarekin lotura estua dutela esan du sindikatuak.
Uztailean, Zuzendaritzak ?negoziazioak hautsi? zituela gogora ekarri du LABek. Gainera, Greba Batzordea, sindikatuak eta Batzorde Iraunkorra osatzen duten langileak auzitegietara eraman zituela gaineratu du, ?inoiz egin ez ziren lanuzteengatik, bertan behera utzi baitziren?.
Ondorioz, grebaren helburu nagusia Tren Agente finko gehiago sortzea dela azaldu du sindikatuak. Arrazoi horregatik, San Sebastian egunean (24 orduz) egingo dituzte lanuzteak. Greba urtarrilean eta otsailean egongo da indarrean.
Gutxieneko zerbitzuak
Amarako eta Arasoko egoitzetako gidariek urtarrilaren 20rako deitu duten lanuzteen aurrean, gutxieneko tren zerbitzuak eskainiko dituela iragarri du Euskotrenek. Grebak Lasarte-Hendaia eta Zumaia-Anara lineetan izango du eragina.
Ostiral honetan, urtarrilak 20, ordutegi berezia egun guztirako izango da eta zerbitzua indartu egingo da haurren danborrada dela eta. Euskotrenek eskainiko duen trenen ordutegia honakoa izango da: Lasarte-Hendaia ( 07:00etatik 22:00etara orduro eta baita 06:30ean, 13:30ean, 13:45ean eta 14:30ean ere), Hendaia-Lasarte (06:03tik 22:03ra orduro eta 07:33an, 09:33an eta 10:33an), Amara-Altza (06:07an, 06:52tik 13:52ra eta 14:22tik 18:22ra orduro eta 19:52an, 20:52an eta 22:07an), Altza-Amara (06:20an, 07:05etatik 14:05era, 14:35etik 18:35era orduro, eta 19:05etik 21:05etara orduro eta 22:20an), Amara-Lasarte (06:13an), Amara-Hendaia (06:15ean), Zumaia-Amara (06:00etatik 09:00etara eta 11:00etatik 22:00etara orduro) eta Amara-Zumaia (05:50etik 09:50era eta 11:50etik 21:50era orduro).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.