Sindikatuek kaleak hartu dituzte lan-baldintzak hobetzea aldarrikatuz
Maiatzak 1, Langilearen Nazioarteko Eguna, gaur sindikatuek indarra hartuko dute hiriburuetako kaleetan, politikariei eta enpresei langilearen baldintzak hobe ditzaten eskatzeko; hitzarmen justuak, eredu ekonomikoa eta soziala aldatzea, pentsio duinak eta justizia soziala dira eskakizun nagusiak.
Aldolfo Muñoz 'Txiki' ELAren idazkari nagusiaren esanetan, sindikatuak "politikan eragiteko eskubide eta betebeharrari" heltzen jarraituko du. Gainera Eusko Jaurlaritza, EAJ eta enpresariak kritikatu ditu sindikatuaren lanari eta esanei oso erantzun "gogorra" emateagatik.
ELAk Bibon egin du manifestazio nagusia, Langilearen Eguna dela eta, 11.000 bat pertsonaren babesarekin, sindikatuaren arabera, eta "guk, oinak lurrean" lelopean. Horrez gain, sindikatua Iruñeko kaleetan ere manifestatu da, 12:00etan Gurutzeko Plazan hasi den martxa batean.
ELAk Bizkaiko zaharren egoitzetako langileei eskaini die gaurko eguneko protagonismoa. 150 greba egun egin dituzte azken 14 hilabeteotan, lan baldintzak hobetzea eskatuz.
Kamiseta berdea jantzi du Muñozek (greban dauden emakumeek janzten dutena, hain zuzen) eta, haiekin batera, "prekarietateari stop" irakur zitekeen pankarta handia altxatu du.
Ondoren egindako hiltzaldi batean, Muñozek azpimarratu egin du (Jaurlaritzak, EAJk eta enpresek egindako kritiken aurrean) "ELAk berezko pentsamendua" autonomia osoarekin erabakitzen duela, lan kontuetan, baina baita "kontu sozial eta politikoan" ere. Hala egin du eta egiten jarraituko du".
"Ez da botere ekonomikoaren eta politikoaren gustuko ELAk, bidegabekeria sozialen aurka, beharginak aldarrikapenean eta borrokan kokatzea; ez da haien gustuko sindikatuak bere baliabideak izatea, esaterako, erresistentzia kutxa, lan miseriaren hedatzearen aurka", gaineratu du.
Muñozen arabera, "EAJko inork ez dio -Confesbaski- esku hartzea leporatzen, EAJri Rajoyren aurrekontuen alde bozkatzea eskatzen dionean".
Ondoren, ELArekin bat egin duten milaka pertsonak Bilboko kale nagusia zeharkatu, Bizkaiko Foru Aldundiko jauregiraino, eta bertan ekitaldia bukatu dute.
LAB
LABek ere manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, 12:00etan eta 12:15ean abiatuta, hurrenez hurren. Mobilizazio guztietan subiranotasuna izan da aldarrikapen nagusia, horren bidez "eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko, pertsona guztiak duintasunez bizi daitezen eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko".
Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak Euskal Estatuaren sorrera aldarrikatu du eta, era berean, EAJri leporatu dio PPrekin negoziatzea beste eragile politiko eta sozial batzuekin erabakitzeko eskubiderantz pausoak eman beharrean.
Bilboko manifestazioan parte hartu du Etxaidek, eta 12:00etan abiatu da martxa Zabalburu Plazatik Sabin Etxera, EAJren egoitzara. Etxaidez gain, bertan izan dira Pello Urizar eta Leire Pinedo EH Bilduren legebiltzarkideak eta Arkaitz Rodriguez Sorturen bozeramailea, besteak beste.
Etxaidek Euskal Estatuaren sorkuntzan jarri du azpimarra: "Euskal Herriak Euskal Estatua behar du, estatus politiko horrek erabakitzeko eskubide gaitasun handia bermatzeko garaia da".
Horren harira, LABen buruzagiak gogor kritikatu du EAJren jarrera, prozesu hori "itxi, bahitu" nahi duelako erakundeetan, eta "egoera hori bilatzeko erabakigarria den gizartea anestesiatu" nahi duelako.
LABek Baionan deitutako manifestariak izan dira lehenak kalera irteten. Aldaketa sozialaren alde egin dute manifestariek eta langileok bertan aldaketa egitea aldarrikatu dute.
UGT eta CCOO, elkarrekin
UGT eta CCOO sindikatuek dei bateratua egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan enplegu egonkorra, soldata eta pentsio duinak, eta pobreziaren aurka borrokatu ahal izateko babes sozial handiagoa eskatzeko, eta hori izango da, hain justu, 12:00etan abiatu dituzten martxen leloa.
Bestalde, Raul Arza UGT Euskadiren buruak berretsi du "prekarietatea eta desberdintasuna besterik ekarri ez dituzten" politika ekonomikoak aldatu egin behar direla.
Behin eta berriz aldarrikatzen ari diren susperraldi ekonomikoak behingoz langileengana iritsi behar du, eta soldata igoera nabarmena exijitzen dugu, % 1,8 eta % 3 artekoa", adierazi du. Haren esanetan, langileek "galdutako soldata eta eskubideak" berreskuratzeko garaia iritsi da.
"Argi eta garbi esan nahi dugu babes sozialen politiketan aldaketak behar ditugula. Ezin da izan okerren dauden langileek geroz eta zailagoa edukitzea langabezia saria jasotzea eta inolako laguntzarik jasotzen ez duten geroz eta langile gehiago egotea", gaineratu du.
Era berean, milaka pertsona elkartu dira UGT eta CCOO sindikatuek deituta, hiriburu nafarrean, enplegu egonkorra, lan-baldintza duinak eta babes sozial hobea aldarrikatzeko.
Manifestariek (3.000 inguru antolatzaileen arabera) autobus geltoki zaharretik ekin diote martxari, "Aitzakiarik ez: enplegu egonkorra, soldata duinak, pentsio duinak, babes sozial zabalagoa" irakur zitekeen pankarta eskuan zeramatzatela, besteak beste, Jesus Santos eta Cheche Rodriguez Nafarroako UGTren eta CCOOren idazkari nagusiek, hurrenez hurren
CNT, CGT, Steilas, Cobas, ESK eta Antikapitalistak
600 bat lagunek parte hartu dute gaur CNTek, CGTek, Steilasek, Cobasek, ESK-k eta Antikapitalistek Donostian "prekarietatearen" aurka deitutako manifestazioan.
Martxa 12:30ean hasi da Donostiako Boulevarren, "prekarietatearen aurka, langileon borroka" lelopean.
Parte hartu duten manifestariek CNT, Steilas, Cobas, ESK eta Antikapitalisten banderak eta hainbat pankarta erakutsi dituzte. "Soldatapeko lana mierda hutsa da", irakur zitekeen horietako batean.
Bestalde, CGT, ESK, CNT, Solidari eta Steilas sindiaktuek, bestalde, manifestazioa deitu dute 12:00etan, Iruñeko Baratxurien Plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.