Akordiorik gabe amaitu da Fagor CNA eta langileen lehen bilera
Edesa Industrial konpainiako zuzendaritzak eta garai bateko Fagor Etxetresnak enpresako langileen ordezkariek akordiorik gabe amaitu dute ostegun honetan egin duten lehen bilera, Garagartzako lantegia (Arrasate) itxi eta langileen erdia kaleratzeko planaren berri eman ostean.
Enpresako langile batzordeak jakitera eman duenez, Fagor CNAko zuzendaritzarekin Garagartzako lantegian egindako bilera hiru orduz luzatu da.
Batzar horretan, iazko datu ekonomikoen berri eman die zuzendaritzak langileen ordezkariei. Zehazki, 38 milioi euroko galerak izan zituztela azaldu diete.
Garagartzako lantegia itxi eta bertako ekoizpena Eskoriatzan (Gipuzkoa) eta Basaurin (Bizkaia) dituen lantegietara eramatea da zuzendaritzaren proposamena. Dena dela, errentagarria izateko langileen erdia (130 eta 160 bitartean) kaleratuko lituzkete.
Gaur egun hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago enpresa hori, eta proiektua “bideragarria” dela ziurtatu du zuzendaritzak. Alabaina, ekoizpen lerroak doitu eta langileak kaleratu beharra dagoela berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tentsioa Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du
Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez, sindikatu nagusiek uko egiten dioten bitartean.
Osakidetzak garapen profesionalerako eredu berria adostu du SME, Satse eta CCOOrekin
Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-prestakuntza espezializatuko aldia aitortuko du emandako zerbitzu gisa eta puntuazio gehigarri bat betetzea zaila den lanpostuetan.
Urte gazi-gozoa makina erremintarentzat: esportazioek gora egin arren, gutxiago fakturatu dute
Txinaren "mehatxuaren" aurrean, automozioak larri itxi zuen 2025 urtea, eskariak ia % 12 murriztuta. Aldiz, errekorreko urtea izan zen defentsa eta aeronautika alorretan.
Tubos Reunidosek ohartarazi du egoera "oso zaila" dela, eta ez du baztertzen jarduera etetea inbertitzailerik aurkitzen ez badute
Amurrioko lantegiko enpresa-batzordearekin egindako bileran, zuzendaritzak jakinarazi du bideragarritasun plana eta kaleratze kolektiboa bertan behera geratu direla. Hemendik aurrera, konkurtso-administrazio batek hartuko ditu enpresaren erabaki guztiak.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak grebari eutsi dio, eta asteazken honetan zuzendaritzarekin biltzeko zain dago
Tubos Reunidos enpresako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan enpresaren Bilboko bulegoen aurrean, enpresak hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu eta biharamunean. Tubos Reunidosek 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra pilatuta.
Apirilean, 3.368 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 833 gutxiago, Nafarroan
Urtearteko datuak alderatuta, langabeziak behera egin du bai EAEn (-3.006) eta baita Nafarroan ere (-588).
Tubos Reunidosek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du
Enpresak maiatzaren 6an bilera egingo du Trapagaran eta Amurrioko langile batzordeekin. Bestalde, Amurrioko greba mugagabearekin jarraitu ala ez erabakitzeko asanblada egin ahal izateko beharrezkoak ziren 235 sinadurak aurkeztu dituzte Lan Ikuskaritzaren aurrean.
Medikuek mahai sektoriala eratzea eskatu dute, “Osakidetzaren egitura aldatzeko”
Salatu dutenez, lanean jasaten duten "gainkargak" etengabe luzatzen diren "agenda txikle" deritzonak eragiten dizkie, eta horrek haien osasunerako kaltegarria da.
Gipuzkoan, hiru kontrataziotik bi goi-mailako ikasketak dutenek beteko dituzte
Unibertsitatera joan direnek zein graduondoa dutenek kontratuen % 47 biltzen dute, eta bereziki nabarmentzekoa da STEM profilen eskaera handia. Nolanahi ere, kontratazioa aurreikusten duten enpresa guztiek diote zailtasunak dituztela langileak aurkitzeko eta lanpostuak betetzeko.
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Papresako batzordea gaur arratsaldean bilduko dira, CL Groupen eskaintzaren ostean
Hitzordua arratsaldean izango da, Gipuzkoako Foru Jauregian, Extremadurako enpresak Errenteriako paper-fabrika 39 milioi euroren truke erostea planteatu baitu, plantillaren % 72ri eutsita. Langileek aurreratu dute ez dutela proposamena onartuko.