CELeko langileek Bilbon protestatu dute, inbertitzaileak heldu bitartean
CEL taldeko langileek protesta bilkura egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon duen egoitza nagusiaren aurrean; izan ere, Aldundiari inplikazioa eskatzen diote bai industria jarduerari eusteko, bai enpresako zuzendaritzak aurkeztu duen Enplegu Erregulazio Espedienteak barne hartzen dituen hiru lantegietako 230 langileen lanpostuei eusteko.
'Grupo CEL ez itxi. Diputazioa inplikazioa' leloa zeukan pankartaren atzean, ehun bat langilek ordubeteko elkarretaratzea egin dute Aldundiaren jauregiaren aurrean, senideak eta Javier Portillo Zallako alkatea lagun zituztela.
Langileen ordezkariak balizko inbertitzaileekin hitz egiteko eskatu dio Aldundiari, akordioren bat lortzen saiatzeko. "Ez dagokigu guri zehaztea akordio horren nondik norakoak zehaztea, baina langileen batzordetik ezin baztertuzko aukera da lanpostu guztiei eustea", ohartarazi du.
Ildo beretik, interesa agertu duen inbertitzaile talde bakarrarekin "hitz egiten" ari direla baieztatu du, baina "oraindik ez dago ezer garbi", horren esanetan. Alabaina, elkarretaratzean parte hartu duen Jon Sagardui langilearen esanetan, langileak aukera horren aurrean itxaropentsu daude. "Duela urtebete etorri ziren lantegiak ikustera, eta uste dugu hortik zerbait ona aterako dela", adierazi du.
Mobilizazioak
Alabaina, langileek mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute. Horrenbestez, abuztuaren 16an eta 25ean berriro bilduko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean. Halaber, protestak egingo dituzte Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 19an (larunbata), Arriaga inguruan, eta abuztuaren 25ean (ostirala), txosnen gunean.
Protestak irailaren 17an izango du jarraipena, Zallako udaletxetik abiatu eta Enkarterritik zehar ibiliko den manifestazio batekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du