Europako burtsek galerekin itxi dute saioa, Wall Streetek bultzatuta
Espainiako burtsak % 2,53 behera egin du gaur. Negatiboan laugarren saioa jarraian du. 9.900 puntuen azpitik itxi du saioa, iazko martxotik markarik eskasena. Wall Streetek beherakadekin hasi du saioa, astelehenean inoizko galerarik handiena izan ondoren. Horrek Europako burtsak bultzatu ditu.
Arrisku-saria 74 puntutan kokatu da. Ibex 35 indizeak saiorik okerrena izan du urriaz geroztik. Horrela, 254,50 puntu galdu ditu, 9.810 puntutan geratu arte. Honenbestez, urteko irabaziak desagertu dira, eta % 2,33 behera egin du indizeak.
Europan, Londresek % 2,64 behera egin du; Parisek % 2,35; Frankfurtek % 2,32 eta Milanek % 2,08.
Wall Streeten bezperako deskalabruak jardunaldia markatu du Europako burtsa nagusietan. Dow Jones indizeak ia 1.200 puntu behera egin zuen. Aditu batzuen arabera, 2018an interes-tasen igoera “handi” bat gertatzearen beldur dira inbertitzaileak.
Beste adituen batzuen hitzetan, ostera, azken hilabeteetako joera positiboaren ondoren mozkinak bildu nahi izan dituzte inbertitzaile guztiek aldi berean.
Asiako burtsen beherakada
Wall Streeten “astelehen beltzak” Asiako burtsei ere eragin die. Horrela, Hong Kongek eta Tokiok ia % 5 galdu dute. Horrek, aldi berean, Ibex indizeari kalte handia egin dio saioaren hasieran, % 2,4 galduta.
Eguerdian, inbertitzaileen beldurrak Europako burtsak eta Ibex indizea astindu ditu. Espainiako burtsa ia % 3 galtzen ari zen, New Yorkek berriro galerekin zabaldu behar zuela pentsatuta.
Hala ere, Wall Streetek norabide argirik gabe hasi du saioa, eta zabaldu eta minutu batzuk geroago irabaziak zituen, baina azkenean joera negatiboa nagusitu da.
>
Zure interesekoa izan daiteke
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, enpresak hainbat istripu izan ostean, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen istripua.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langileek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an, aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten Errenta Bulego Mugikor bat egongo da, hiru puntutan egongo dena (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik gabeko eremuetako bizilagunei tramitea egin dezaten laguntzeko.
Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da
Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.
Jaurlaritzak bere burua bitartekari gisa eskaini du Tubos Reunidoseko gatazka onbideratzeko
Bien bitartean, langileek salatu dute "enpresari erantzukizunak eskatu beharrean, presioa langileen, komitearen eta sindikatu jakin batzuen gain jartzen" ari direla.
Alquiler Segurok auzitegietara eramango du Kontsumo Ministerioak abusuzko praktikengatik ezarritako 3,6 milioiko isuna
Pablo Bustinduyren Ministerioaren ustez, higiezinen agentziak sei arau-hauste oso larri eta larri bat egin ditu, "merkatuko nagusitasuna baliatuz", kontsumitzaileen eskubideak urratuta.
Euskaltelek Jasone Altuna izendatuko du zuzendari nagusi
Zuzendari berriak Jon Ander de las Fuentes ordezkatuko du, eta MasOrange taldearen arduradun nagusia izango da Euskadin eta Nafarroan. Konpainiaren administrazio kontseiluko kide ere izango da.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritza parean, Lan sailburuordearekin bildu aurretik
Tubos Reunidoseko langileen batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Elena Lopez Barredo Lan sailburuordeari, auzia konpondu dezaten. Gorka Abascal ESKren ordezkariak adierazi duenez, bilerara "baikor, baina zuhur" joango dira.
Jaurlaritzak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin die Osasun Ministerioari eta medikuen sindikatuei, arratsaldeko bileraren atarian
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Pazienteen Elkartea bitartekari izatea. 15:00etan dira biltzekoak sindikatuak Espainiako Osasun ministerioarekin, estatutuaren inguruko gatazka negoziatzeko.