Martxoaren 8ko grebarako gutxieneko zerbitzuak
Martxoaren 8rako deituta dagoen greba feministaren harira, gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak eta, besteak beste, % 30 izango dira garraioan eta ospitaleetan, ostera, jaiegunetan lan egiten duten adina pertsonak egingo dute lan.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu osteguneko Emakumeen Nazioarteko Egunerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak.
Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas eta ESK) lau orduko lanuzteak proposatu dituzte: goizean, 11:00etatik 15:00etara; arratsaldean, 18:00etatik 22:00etara. UGT eta CCOO sindikatuek, berriz, bi orduko lanuzteak deitu dituzte: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. CGT edo CNT sindikatuek, ostera, egun osoko greba deialdia egin dute.
Garraioan, esaterako, % 30eko gutxieneko zerbitzuak izango dira lanuzte orduetan autobusetan, trenetan, tranbietan, metroan edo itsasontzietan. Euskotren, Metro Bilbao, tranbia, autobus edo itsasontzi zerbitzuetan ohiko lanegunetako lantaldearen % 30 egon beharko da lanean, autobideetan jaiegunetan adina langile egongo dira, trafiko gehieneko orduetan izan ezik, eta gasolindegietan ostera gutxieneko zerbitzuak % 20 izango dira.
Ospitaleetan jaiegunetan adina langilek egingo dute lan eta lehen mailako osasun arretan, berriz, larunbatetan adina beharginek. Larrialdi zerbitzuek eta Etengabeko Arreta Guneetan, hala ere, ohiko zerbitzua osorik mantenduko da.
Hezkuntza alorrari dagokionez, unibertsitatetik kanpoko ikastetxe pribatu eta kontzertatu guztiek ateak zabalik izan beharko dituzte, zuzendaritzako kide batek edota menpeko batek egon beharko du. Haurreskolatan eta unibertsitateetan, berriz, gutxienez, kooedinatzaile batek edo atezainak egin beharko du lan, baita Musikenen edo herrietako udal musika eskolatan.
Larrialdietako zerbitzuetan, suhiltzaileak kasu, jaiegun bat bailitzan moduan lan egingo dute.
Adineko zentroetan langileen % 50ek egingo dute lan, baina otordu garaietan % 60ra igoko da. Menpekotasunen bat duten pertsonak dauden zentroen kasuan, gutxieneko zerbitzuak % 70 izango dira.
Bestalde, EiTBk ohiko ordutegian albiste zerbitzuak ziurtatu beharko ditu.
Sindikatuek helegitea aurkeztu dute
Greba-eskubidea “urratzea” leporatu diote ELA, LAB, STEE, ESK, HIRU eta Etxalde sindikatuek Eusko Jaurlaritzari; izan ere, aurreko lanuzteetan agindutako gutxieneko zerbitzuak “gogortu” ditu. Horregatik, helegitea aurkeztu dute.
Helegitean, agindua bertan behera uzteko eskatu dute sindikatuek, planteatutako gutxieneko zerbitzuak “gehiegizkoak” direlako eta “langileen greba-eskubidea urratzen” dutelako.
Sindikatuen hitzetan, Martxoak 8ko greba babestuko ez duela “argi utzi du” Eusko Jaurlaritzak, berdintasun politikak “egun guztietan, ez bakarrik data horretan, aurrera eraman” behar direla argudiatuta.
Horretarako, 15 minutuko elkarretaratzeetan parte hartzera deitu du, gogorarazi dutenez. Sindikatuen arabera, “guztiz azaleko apustu bat dela begi-bistakoa da”.
Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikusita, “mota horretako neurriak ezartzea ez da harritzekoa”, adierazi dute sindikatuek. Hala ere, “greba egin nahi duten emakumeen eskubidea urratzea bidegabekeria da”, salatu dute.
“Botere-abusu” honen aurrean, Martxoak 8ko greba feministaren inguruan deitutako mobilizazioetan eta ekintzetan parte hartzeko eskatu diete sindikatuek emakumeei, “jardunaldiak arrakasta historikoa izateko”.
Gutxieneko zerbitzuak Nafarroan
Era berean, Nafarroako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu; larrialdi eta premiazko zerbitzuen kasuan % 100koak izango dira. Babes zibileko zerbitzuetan premiazko jarduerak edo larrialdiak % 100ean bermatuko dituzte, Exekutiboaren arabera.
Administrazio zerbitzuetan, herritarrak artatzeko puntuetan jarduera bermatuko dute gutxieneko zerbitzuek, Foru Gobernuak agiri batean azaldu duenez. Deitzaileei, lantokiei eta beharginei gutxieneko zerbitzuen berri eman dietela erantsi du.
Oro har, Osasunbidean jaiegun baterako plangintza errepikatuko da eta ezinbestekoak diren zerbitzuak bermatuko dituzte: ospitaleratzea, planifikatutako jarduera edo premiazko ebakuntzak.
Zahar-etxeetako langileek jaiegunetako ordutegia eta zerbitzua beteko dute.
Hezkuntza ez unibertsitarioko zentroetan zuzendaritza eta ikasketa arduradun bat izango da, Haur eta Lehen Hezkuntzan irakasle bat ikasle heren bakoitzeko eta irakasle bat ikasle laurden bakoitzeko DBHn. Gainera, garraio eta jantokia duten ikastetxeetan, aldaketei aurre egiteko neurriak hartu beharko dituzte.
Barne Kontseilaritzaren kasuan, zerbitzuaren % 100eko zerbitzua bermatuko dute larrialdiko osasun aire-garraio, erreskate, babes zibil, suhiltzaile eta Foruzainen lanean.
Era berean, Justizia Administrazioan gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Fiskaltzaren menpeko organoek eta Nafarroako Berdintasun Institutuak emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko jaiegunetako baliabideak prest izango dituzte. Bestalde, Landa-garapenean toki eta txanda bakoitzeko basozain bakarra planifikatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.