ERREGAIEN PREZIOEN KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istiluen ondorioz erreserben ia erdia galdu dutela salatu dute Frantziako ostalariek

Larunbatean 'txaleko horiek' Parisen eragindako istiluak hurrengo asteburuan ere errepikatuko diren beldur dira. Turismoa kaltetu dela uste dute. Astelehenean bilera dute Ekonomia ministroarekin.
Garaipenaren Arkuaren inguruetan izan ziren istiluak Parisen. Argazkia: EFE
Garaipenaren Arkuaren inguruetan izan ziren istiluak Parisen. Argazkia: EFE

Frantziako ostalaritzak gogor gaitzetsi ditu larunbat honetan izan diren istiluak. Jatetxeek erreserben %20 eta %30 artean galdu omen dute eta hotelek %50, Vincent Sitz Synhorcat ostalaritzaren Frantziako sindikatuaren arduradunak jakitera eman duenez.

"Oso tristea da, oraintxe ari baikinen 2015eko atentatu boladatik errekuperatzen" salatu du, eta turistek Gabonetarako zein urte berrirako eginda dituzten erreserbak bertan behera uzten badituzte "dramatikoa" izango dela iragarri du.

Sindikatuko ordezkaria eta hainbat kide Emmanuel Macron presidentearekin bildu dira goizean Eliseoan. Bihar, berriz, larrialdiko bilera egingo dute Bruno Le Maire Ekonomia ministroarekin.

Merkatari eta ostalariak urgentziazko neurriak eskatzen dituzte, atzoko manifestazioek "Parisen eta Frantzia osoaren irudi abegikorrari kalte" egin diotela uste baitute, eta beldur dira datorren asteburuan ere gauza bera gertatuko ote den. Izan ere,  'txaleko horien' manifestazioa dago deituta berriz ere.

Horren haritik, poliziaren elkarte batek larunbateko mobilizazioa legez kanpo uzteko eskatu du jada.

Emmanuel Macron presidenteak larrialdiko bilera egin du gaur Edouard Phillipe lehen ministroarekin eta Christophe Castaner Barne ministroarekin. Ez dute komunikabideen aurrean agerraldirik egin bileraren ostean, baina ordezkaritza duten alderdi guztiekin bilera-erronda hasi eta neurriak adosten saiatuko direla zabaldu da.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X