Lan-baldintza txarrak, EAEko herritarren kezka nagusia
Lan-baldintza kaskarrak Euskadiko herritarren kezka nagusia dira aurrenekoz, langabezia atzean utziz, Deustobarometroaren emaitzek azaldu dutenez. Deustuko Unibertsitateak sei hilerik behin egiten duen inkesta da, eta 2018ko neguaren emaitzak gaur kaleratu dituzte.
Inkestatuen % 34k aipatu dute prekarietatea, ondoren langabezia (% 32), pentsioak (% 24) eta immigrazioa (% 23).
Azken horri dagokionez, herritarren kezkak gora egin du udako datuekin alderatuta, baina ez dute “xenofobiarik” antzeman; izan ere, biztanleriaren gehiengoa etorkinentzako hezkuntza eta osasun sistema unibertsalaren aldekoa da, Maria Silvestre azterketako arduradunetako batek azpimarratu duenez.
Egoera ekonomikoaren aurrean, herritarren “etsipen ikaragarria” nabarmendu du Silvestrek; izan ere, gehiengoak (% 66) krisitik atera ez dela uste du, nahiz eta adierazle makroekonomikoek kontrakoa esan. Gainera, datorren urtean berdin jarraituko duela uste dute % 75ek.
Azken sei hilabeteetan elikaduran gastuak murriztu dituzte % 29k (% 23k haragi eta arrain kontsumoa murriztu du), eta portzentaje horrek gora egiten du aisialdi gastuei dagokionean (% 54).
“Etsipenez”, seme-alabak eurak “baino okerrago biziko” direla uste du ia erdiak (% 47), nahiz eta hezkuntza maila handiagoa izan, “orain arte sekula ikusi ez den” egoera, Silvestrek azpimarratu duenez.

Maria Silvestre azterketako arduradunetako bat. Argazkia: EFE
Agertoki sozioekonomikoaren beste “datu dramatiko” bat: lanean ari diren herritarren % 4k bakarrik uste dute lan-baldintzak hobetzeko negoziazio gaitasuna dutela.
Prekarietateari eta ezegonkortasun horri lotuta agertzen da Euskadiko jaiotza-tasa txikia (batezbeste 1,3 seme-alaba, belaunaldi ordezkapena 2 seme-alabekin bermatzen denean); izan ere, ondorengorik ez izatea enplegu egonkor ezarekin eta familia eta lan-bizitza bateratzeko neurri eskasekin lotzen dute % 73,5ek.
Balorazio politikoa
Bestalde, politika publikoei dagokionez, Espainiako demokraziaren kalitateak ez du azterketa gainditzen: 3,6, eta EAEkoak ozta-ozta, 5,6ko nota batekin. % 85ek ustelkeria antzematen dute Espainiako Gobernuan, eta % 43k Eusko Jaurlaritzan.
Balizko independentzia erreferendum batean, % 36,6k kontrakoa botoa emango luke, % 26,1ek aldeko boza, % 10,5ek ez luke bozkatuko, eta % 26,8k ez daki edo ez du erantzuten.
Presoek zigorrak osorik bete behar dituztela uste dute % 34k, baina Euskal Herritik gertu; eta Espainiako Gobernuak odol deliturik ez duten preso damutuei amnistia eman behar die, % 11,3ren esanetan.
Inkesta 18 eta 64 urte bitarteko 1.000 pertsonari egin zieten Internet bidez, azaroaren 22tik abenduaren 3ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.