1.813 langabe gehiago zeuden urtarrilean Hego Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia hazi egin da urtarrilean. Hain zuzen ere, abenduan baino 1.076 langabe gehiago zenbatu dituzte; hots, % 0,90eko igoera izan du. Guztira, 120.750 langabe daude EAEn, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.
2018ko urtarrileko datuekin alderatuta, 7.576 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Horrek esan nahi du urtetik urterako tasa % 5,90 jaitsi dela.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, abenduan baino 268 langabe gehiago (% 0,39) daude Bizkaian. Aitzitik, iazko urtarrilean baino 4.933 pertsona gutxiago dira enplegurik gabe daudenak (-% 6,72).
Gipuzkoan, berriz, 548 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 1,73), baina 2018ko hilabete berean baino 1.756 langabe gutxiago daude (-% 5,71).
Araban, 260 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 1,31). Beraz, 2018ko urtarriletik gaur arte 887 lagunek aurkitu dute lana (-% 4,24).
25 urtez azpikoak dira gaur egun EAEn dauden 120.750 langabeetatik 7.843, abenduan baino 404 gehiago.
Sektoreka, Zerbitzuek izan dute gorakada handiena. Gainerako sektoreetan, langabeziak behera egin du: Eraikuntzan 414 langabe gutxiago zenbatu dituzte, Industrian 606 gutxiago eta Nekazaritzan 43 gutxiago.
737 langabe gehiago, urtarrilean, Nafarroan
Guztira, 737 langabe gehiago zeuden Nafarroan urtarrilean, orotara 33.759 zenbatu baitituzte. Hortaz, urtetik urterako tasa % 8,40 jaitsi da (3.078 langabe gutxiago).
Nekazaritza sektorean, 74 langabe gehiago zeuden iragan hilabetean, eta Zerbitzuetan, 695. Kontrara, 52 pertsona gutxiago zeuden enplegurik gabe Industrian, eta 29 gutxiago, Eraikuntzan.
Langabe horietatik 6.444 atzerritarrak dira, abenduan baino 200 gehiago.
Amaitzeko, langabeen 13.796 gizonezkoak dira eta 19.783 emakumezkoak. Aipatzekoa da, halaber, 2.961 lagun 25 urtetik beherakoak direla. Adin tarte horretan lanik gabe dauden gizonak gehiago dira enplegurik ez duten emakumeak baino.
Azken 15 urteetan langabezia tasaren igoera txikiena izan duen bigarren urtarrila izan da aurtengoa
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikoetako sailburuak nabarmendu duenez, azken 15 urteetan langabezia tasaren igoera txikiena izan duen bigarren urtarrila izan da 2019koa. Horregatik, "enplegu gehiago eta hobea lortze aldera, gizartearen, enpresen eta erakundeen arteko elkarlanaren" aldeko apustua egin du.
Ildo horretan, azpimarratu du azken urteetako datuei erreparatuz gero, urtarrileko langabezia datuak okerragoak izaten direla normalean, 2018an salbu.
"Ez gara horrekin konformatuko, eta elkarlana bultzatzen jarraituko dugu. Urte arteko datuek erakusten dute 7.576 langabe gutxiago daudela aurten, aurreko hilabetetako joerari eutsi dio, horrenbestez", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.