BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Portuko trafikoa % 4 igo zen 2018an

Guztira, 35,6 milioi tona mugitu dira portuan. 2019ari begira % 2ko igoera aurreikusten da, 36-36,5 milioi tonara arte.
Itsasontziak Bilboko Portuan
Itsasontziak Bilboko Portuan. Argazkia: Bilboko Portua

Bilboko Portuak iragan urtearen balantzea egin du. Orotara, 35,6 milioi tona mugitu ziren portuan, 2017an baino 1,4 milioi gehiago. 2019ari begira, hazkundearen jarraitzea aurreikusten du Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak. Zehazki, % 2ko igoera izatea espero du, 36-36,5 milioi tonara arte.

Ontziratu gabeko likidoen garraioan izan da igoerarik handiena: 707.000 tona gehiago. Halaber, urte osoan izandako igoeraren erdia suposatzen du. Kontainerren trafikoak ere gora egin du, 2017an baino 343.000 tona gehiago eta 6,8 milioi tona guztira.

Erresuma Batua da oraindik ere Bilboko Portuaren merkatu nagusia, bai trafikoan (trafiko guztiaren % 10)  eta baita karga lehorrean (% 19).

Bidaiarien trafikoari dagokionez, Bilboko Portuak 200.631 pertsona mugitu zituen. 132 ferryk eta 59 gurutzaontzik geldialdia egin zuten eta hurrenez hurren, 114.173 eta 86.458 bidaiari eraman zituzten Bilboko Portura.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X