627 langabe gutxiago zeuden otsailean Hego Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia jaitsi egin da otsailean. Hain zuzen ere, urtarrilean baino 887 langabe gutxiago zenbatu dituzte; hots, % 0,73ko jaitsiera izan du. Guztira, 119.863 langabe daude EAEn, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.
2018ko otsaileko datuekin alderatuta, 7.372 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Horrek esan nahi du urtetik urterako tasa % 5,79 jaitsi dela.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, urtarrilean baino 380 langabe gutxiago (% 1,90) daude Araban. Guztira, 19.672 pertsona dira enplegurik gabe daudenak.
Gipuzkoan, berriz, 268 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 0,83); hortaz, 31.958 langabe daude.
Bizkaian, 239 pertsona gutxiago daude lanik gabe, urtarrilean baino % 0,35 gutxiago. Beraz, 68.233 pertsona dira enplegurik gabe daudenak lurralde horretan.
25 urtez azpikoak dira gaur egun EAEn dauden 119.863 langabeetatik 8.221, urtarrilean baino 378 gehiago.
Sektoreka, Zerbitzuek izan dute beherakada handiena, 698 langabe gutxiago, hain zuzen. Gainerako sektoreetan ere langabeziak behera egin du: Eraikuntzan 207 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta Industrian 278 gutxiago.
260 langabe gehiago, otsailean, Nafarroan
Guztira, 260 langabe gehiago zeuden Nafarroan otsailean, orotara 33.839 zenbatu baitituzte, % 0,77 gehiago. Hortaz, urtetik urterako tasa % 6,23 jaitsi da (2.249 langabe gutxiago).
Nekazaritza sektorean, 33 langabe gehiago zeuden iragan hilabetean, eta Zerbitzuetan, 227. Kontrara, 57 pertsona gutxiago zeuden enplegurik gabe Industrian, eta 38 gutxiago, Eraikuntzan.
Langabe horietatik 6.569 atzerritarrak dira, urtarrilean baino 125 gehiago.
Amaitzeko, langabeen 13.775 gizonezkoak dira eta 20.064 emakumezkoak. Aipatzekoa da, halaber, 3.102 lagun 25 urtetik beherakoak direla. Adin tarte horretan lanik gabe dauden gizonen zein emakumeen kopurua berdintsua da.
Luzaroko langabeen jaitsiera azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikoetako sailburuak nabarmendu duenez, "pauso txikiak" eman dira luzaroko langabeen kopurua jaisteko eta horietan "sakondu" beharra dagoela azaldu du.
Ildo horretan, "azken 15 urteotan jasotako hirugarren otsailik onena izan dela" esan du sailburuak. Izan ere, otsailean langabeziak gora egin ohi du.
Bestalde, emakumezkoen langabezia-tasaren harira, "antza zailtasun handiagoak izaten jarraitzen dute merkatuan sartzeko". "Horrek arduratzen gaitu eta horri aurre egiteko lanean ari gara" esan du Artolazabalek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.