Asteroko mobilizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prestazioak osatzea eskatuko diote pentsiodunek Eusko Jaurlaritzari martxoaren 28an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Pentsiodunen Mugimenduetako ordezkariak Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuarekin bilduko dira Gasteizen.
Pentsiodunek protesta egin dute berriro astelehen honetan. Argazkia: EFE/Javier Etxezarreta
Pentsiodunek protesta egin dute berriro astelehen honetan. Argazkia: EFE/Javier Etxezarreta

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Pentsiodunen Mugimenduetako ordezkariak Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuarekin bilduko dira martxoaren 28an, Gasteizen. Gizarte Segurantzan dituen eskuduntzak erabiltzeko eskatu diote erretirodunek sailburuari, pentsioen osagarriaren bidez prestazioak osatzeko, Jon Fano Bizkaiko plataformako kideak azaldu duenez.

Astelehenero bezala elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean. Mobilizazioak 14 hilabete bete ditu dagoeneko.

Hauteskunde garaian sailburuarekin argazki bat ateratzeko asmoarekin ez goaz, gure aldarrikapenak planteatzera eta konpromisoak eskatzera baizik; labur esanda, bere eskumenekin egin dezakeena azalduko diogu Eusko Jaurlaritzari, egoerari irtenbide bat bilatzen laguntzeko konpromisoa hartzea, alegia”, esan du bozeramaileak pentsiodunen aurrean, udaletxean. Aitaren Eguneko zubia tarteko manifestari gutxiago bildu dira astelehen honetan.

Fanok zehaztu duenez, “bilera duela hilabeteak eskatu zuten, eta eskuduntzen barruan Gasteizko Gobernuak pentsioen osagarriaren bidez prestazioak osa ditzakeela uste dugu, diru-sarrerak bermatzeko errentaren bitartez egiten den bezala, nahiz eta horrela egin behar ez dela ulertu, diru-laguntza horren baldintzengatik”.

"Hauteskunde garaian sailburuarekin argazki bat ateratzeko asmoarekin ez goaz"

“Gaitasuna eta dirua baditu, egiteko borondatea behar”, azpimarratu du Fanok. Azken egunetan “zoritxarrez, pentsioen sistema publikoaren aurkako enpresaburuen eta bankuen erasoak izan dira berri bakarrak gure aldarrikapenen inguruan; izan ere, gizarte segurantzaren kotizazioak murriztea eta erretiroa hartzeko adina atzeratzea eskatu dute”.

Datozen hauteskundeei begira, helburua “pentsioen gaia alderdi politikoen agendan sartzea da, baina beste lehentasun batzuk dituztela ikusten ari gara”, erantsi duenez.

Bestalde, Andrea Uña Bizkaiko kolektiboaren kideak jakinarazi duenez, Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiak Euskadiko Pentsioen Mugimendua saritu du, “eskaeren esparruan eredu eta erreferentzia bat delako”. Saria martxoaren 29an jasoko dute, Donostian.

Donostiako pentsiodunen elkarretaratzea. EFE/Javier Etxezarreta


Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X