Pentsio duinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsiodunak 'etsita' atera dira Eusko Jaurlaritzarekin egindako bileratik

Pentsioak igotzeko eskumena Estatuari dagokiola eta Jaurlaritzak ez duela esku-hartzerik esan die Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Pentsiodunen elkarteek Beatriz Artolazabal sailburuarekin bilera izan dute Lakuan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pentsiodunen ordezkariak Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte sailburuarekin bildu dira arratsalde honetan Gasteizen.

Batzarretik "etsita" atera dira, pentsioak igotzeko eskumena Estatuari dagokiola eta Eusko Jaurlaritzak horrelako erabakirik hartzeko aukerarik ez duela berretsi baitie Artolazabalek.

Herritarren ongizatea hobetzeko gizarte-politikak erabiltzen dituela azaldu die sailburuak eta, ildo horretan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta aipatu du adibide gisa. "Laguntza hori kolektiborik ahulenak babesteko erabiltzen dugu, eta tartean 14.000 pentsiodun daude, DSBEa jasotzen duten herritarren % 25a, hain zuzen ere", azpimarratu du Artolazabalek.

Andrea Uña Bizkaiko pentsiodunen bozeramailearen esanetan, bilera "adeitsua" izan da eta sailburuari beren aldarrikapenak azaltzeko baliatu dute. Besteak beste, ondokoa eskatzen dute: pentsioak KPIaren arabera eguneratzea; gutxiengo pentsioa gutxiengo soldatarekin (900 euro) parekatzea; eta pentsioa 1.080 euroko izatea 2020an.

Halaber, pentsioen arteko arrakalarekin amaitzeko neurri zehatzak ezartzea, Gizarte Segurantzaren kontuak ikuskatzea eta pentsio sistema publikoa bermatzea.

Eskumena Estatuari badagokio, pentsiodunen aldarrikapenak Espainiako Gobernuari helarazi diezazkiola eskatu diote Artolazabali.

Azkenik, astelehenero egiten dituzten mobilizazioekin jarraituko dutela berretsi dute pentsiodunen ordezkariek.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X