Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba eguna dute berriro itunpeko ikastetxeek

Ostegunean ere greba egingo dute gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeek. Gainera, maiatzerako beste bi lanuzte deitu dituzte: hilaren 8rako eta 9rako, hain zuzen ere.
Itunpeko ikastetxeetako langileen greba
Itunpeko ikastetxeetako langileen greba. Argazkia: EFE

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek greba deitu dute asteazken honetarako, apirilaren 3rako, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan, hitzarmen duin baten alde. Atzo, agerian geratu zen lan gatazka horrek duen blokeoa, sindikatuak soilik joan zirelako Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) bilerara. Kristau Eskola eta Hezkuntza Saila, aldiz, ez ziren astearterako deitutako batzarrean izan.

Bestalde, ostegunean ere greba egingo dute, eta aurreikusitakoaren arabera, maiatzaren 8an eta 9ran izango dira hurrengo lanuzteak.

Hain zuzen ere, apirileko hirugarren greba eguna da gaurkoa. Atzo, grebara deituta zeuden langileen babesa izan zuten ordezkari sindikalek LHKren Bilboko egoitzara heldu zirenean. Han, patronalaren eta Hezkuntza Sailaren "arduragabekeria larria" salatu zuten.

Grebaren jarraipenari dagokionez, sindikatuek adierazi zuten 9.000 langilek egin zutela lanuztea. Kristau Eskolak, baina, bestelako datuak eman zituen, alegia, ikastetxeen % 51n inork ez zuela grebarik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X