Sei greba egun abiatu dituzte Bilboko Udaleko 010 zerbitzuan
Bilboko Udalean 010 arreta zerbitzua eskaintzen duten langileek sei greba egun deitu dituzte, gaurtik aurrera, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. ELA eta LAB sindikatuek jakitera eman dutenez, langileek "aldarrikapenekin jarraitzen dute", Udalak eta enpresak negoziatu nahi ez dutela ikusita.
010 arreta zerbitzuko langileek Lanalden S.A. enpresaren bidez eskaintzen dute zerbitzua. Lanuzteak maiatzean hasi zituzten, baina azpikontratatutako enpresak eta Udalak "lan-gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutenez", sei greba egun gehiago deitu dituzte ekainerako. Horrela, lanuzteak egingo dituzte ekainaren 3an, 4an, 10ean, 11n, 17an eta 18an.
Sindikatuek azaldu dutenez, opor egunak hartzeko antolakuntzan hobekuntzak eskatzen dituzte langileek, soldata igoerak eta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko langile bat gehiago kontratatzea. Alabaina, maiatzean egindako lau greba egunetan, "ez Bilboko Udalak ezta enpresak ere", ez dutela akordio bat lortzeko bilerarik egin nahi izan adierazi dute.
Horrenbestez, ekainean sei greba egun gehiago egitea erabaki dute, Udalak eta enpresak "lan-gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutela ikusita". Gainera, langileek mobilizazioak egingo dituzte gaur eta bihar Bizkaiko hiriburuan, euren eskaeren berri emateko.
Albiste gehiago ekonomia
'La Suizako 6ak' erabat aske uzteko eskatu dute, hirugarren gradua lortu ostean
CNT sindikatuak elkarretaratzeak egin ditu Bilbon eta Donostian, 'La Suizako 6ak' ezizenez ezagun egin diren sei sindikalisten alde. Izan ere, bost emakume eta gizon bati kartzela zigorrak ezarri dizkiete Gijongo 'La Suiza' gozotegiaren aurrean, langile baten kaleratzearen aurka, protestak eta mobilizazioak egiteagatik.
Asteburuko greba bertan behera utzi dute Gipuzkoako Avanzako langileek
Langileek greba egiteko eskubiderako "gutxieneko baldintzak" betetzen ez direla deitoratu du enpresa-batzordeak.
BBK Live jaialdiak 23,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu Bilbon
115.000 parte-hartzaileen artean, % 17 atzerritarrak dira, batez ere Erresuma Batutik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaldik etorritakoak. Gainera, hotelen okupazioa % 90etik gorakoa izan da musika jaialdiak iraun duen bitartean.
ELAk eta LABek ziurtatu dute Torresek proposatutako gutxieneko soldataren igoerak 10.000 langileri bakarrik eragingo liekeela
Uste dute proposamenak ez dituela kontuan hartzen enpresek azken urteetan lortutako irabaziak, ezta beren plantillek sortzen duten produktibitatea ere, eta, horrenbestez, helburua ez dela "gizarte-kohesioa, ezta aberastasunaren banaketa justua ere".
BSHko langileek datorren astean bozkatuko dute lan- erregulazioko espedienteari buruzko aurreakordioa
Enpresa batzordearen gehiengoak (LABek eta ELAk, ez) aurreakordioa lortu du aste honetan zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte. Langileen ordezkariek deituta, batzarrak egingo dituzte ostiral honetan, eta bozketa, ziurrenik, astelehenean egingo dute.
Langile bat hil da Gasteizen teilatu batetik erorita
Istripua asteartean gertatu zen, baina gaur eman da jakitera. Langilea 7 metroko altueratik erori zen.
Bruselak espedientea ireki dio Espainiari, BBVAk Sabadellen akzioak eskuratzeko operazioan erabilitako legeengatik
Europako Batzordearen ustez, kapitalen zirkulazio askearen aurkakoak dira Espainiako Gobernuak operazio hau baldintzatzeko erabili dituen legeak. Eta 2 hilabeteko epea eman diote Espainiako Gobernuari azalpenak emateko.
Portugalete eta Leioa lotuko dituen ibai azpiko errepideak 2026ko lehen seihilekoan hasiko dira, 543 milioiko aurrekontuarekin
Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak defendatu duenez, itsasadarraren azpiko tunela "ez da ez kapritxo bat, ezta burutazio bat ere", eta bai, ordea, lurraldearentzako "behar bat".
Euskal kostaldean udan pisua alokatzea gutxi batzuen eskura dagoen luxua bilakatu da
Opor garaiko alokairuen prezioak % 40 igo dira azken bost urteetan. Jabe askok etekin ekonomikoa bilatzen dute: nahiago dute alokairuen epeak laburtu eta diru-sarrerak handitzea.
Euskal ekonomia % 2,2 hazi da iaztik
Enpleguak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin dira bai BPGa (% 0,5), bai enplegua (% 0,3).