LANGABEZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.417 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Hego Euskal Herrian

EAEn 2.530 pertsona gutxiago daude lan bila, eta 887 gutxiago Nafarroan, maiatzeko datuekin alderatuta.
Bi langile eraikuntzan lanean
Bi langile eraikuntzan lanean. Egilearen aitortzarik behar ez duen argazkia

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 3.417 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean, maiatzeko datuekin alderatuta, Espainiako Gobernuk gaur jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 141.722 langabe zeuden Hego Euskal Herrian ekainean.

Zehatz-mehatz, 2.530 pertsona gutxiago (-% 2,22) daude lan bila Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), maiatzeko datuekin alderatuta. Urtebetean, hau da 2018ko ekainetik, 9.142 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 7,59).

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 1.040 langabe gutxiago izan dira ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta (- % 1,60), 354 pertsona gutxiago Araban (- % 1,86) eta 1.136 pertsona gutxiago (- % 3,80) Gipuzkoan. Guztira, 63.913 langabe zeuden ekainean Bizkaian, 28.797 Gipuzkoan eta 18.633 Araban. Urte arteko datuei erreparatuta, 5.524 pertsonak topatu dute lana Bizkaian, 2.564 pertsonak Gipuzkoan eta 354 pertsonak Araban.

Nafarroari dagokionez, 887 langabe gutxiago (-% 2,84) daude, eta 30.376 pertsona daude lanik gabe. Azken urtebetean, langabeziak % 5,23 egin du behera (1.678 langabe gutxiago).

Espainiako datuei dagokienez, 63.805 langabe gutxiago izan dira ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Hala ere, 2009tik ekainean izandako beherakadarik txikiena da. Guztira, 3.015.686 langabe zenbatu zituzten Espainian ekainean, 2008ko azarotik izandako zifrarik txikiena.

Eusko Jaurlaritzak iraupen luzeko langabeziaren jaitsiera azpimarratu du

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politikako sailburuak ekaineko langabezia datuen balorazioa egin du. Haren esanetan, azken hilabetean iraupen luzeko langabezia % 1,8 jaitsi izanak erakusten du susperraldi ekonomikoa egoera kronifikatuan dauden pertsonei aukerak eskaintzen ari dela.

Artolazabalek azpimarratu duenez, langabeziak arlo guztietan egin du behera, bereziki, 45 urtetik gorakoen eta iraupen luzeko langabetuen artean.

Bestalde, gazteei "kalitatezko enpleguak" eskaintzearen alde agertu da, bizitza autonomo bati hasiera eman diezaioten. "Lana da gizarte aurreratu eta kohesionatu baten oinarria", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X