3.089 langabe gutxiago zeuden maiatzean Hego Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia jaitsi egin da maiatzean. Hain zuzen ere, apirilean baino 1.771 langabe gutxiago zenbatu dituzte; hots, % 1,53ko jaitsiera izan du. Guztira, 113.873 langabe daude EAEn, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.
2018ko maiatzeko datuekin alderatuta, 8.928 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Horrek esan nahi du urtetik urterako tasa % 7,27 jaitsi dela, eta Estatu mailako (% 5,31) batez bestekoaren gainetik ere jaitsi dela.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, apirilean baino 1.336 langabe gutxiago (% 2,02) daude Bizkaian. Guztira, 64.953 langabe daude Bizkaian.
Gipuzkoan, berriz, 309 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 1,02). Horrenbestez, 29.933 langabe daude.
Araban, 126 pertsona gutxiago daude lanik gabe (% 0,66). Beraz, 18.987 lagun daude lanik gabe.
25 urte azpikoen artean 8.278 langabe zenbatu dituzte. Hortaz, iragan hilabetean baino 244 langabe gehiago zeuden adin tarte horretan.
Gizonezkoen artean, 46.625 langabe daude: apirilean baino 1.047 gutxiago. Emakumezkoen artean, berriz, 724 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta, orotara, 65.248 dira emakume langabeak.
Sektoreka, zerbitzuek (1.223 langabe gutxiago) izan dute beherakada handiena. Industrian ere behera egin du langabeen kopuruak, 281 gutxiago zenbatu baitituzte. Eraikuntzan, 235 gutxiago eta Nekazaritzan, 216 gutxiago.
Sinatutako kontratuen harira, maiatzean 90.673 zenbatu dituzte, iragan hilabetean baino 14.091 gehiago; 7.449 lan-kontratu mugagabeak izan ziren; eta, 83.224, aldi baterako lan-kontratuak.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikoetako sailburuak nabarmendu duenez, "joera ona mantentzen da" langabe gutxiago baitaude eta lan-kontratu mugagabe gehiago egin baitira.
"Lan-kontratu mugagabe gehiago daude, baita afiliatu gehiago ere, baina ez gara horrekin konformatzen", esan du Artolazabalek. Horrenbestez, hazkunde ekonomikoaren (% 2,5) harira EAEko enpresek eta Confebaskek egindako aurreikuspenak bete daitezela espero du sailburuak.
Hori horrela, krisi ekonomikoaren lehenagoko maila lortu dela azpimarratu du Artolazabalek, baina oraindik bide luzea dagoela gaineratu du.
1.318 langabe gutxiago, apirilean, Nafarroan
Guztira, 1.318 langabe gutxiago zeuden Nafarroan maiatzean, orotara 31.263 zenbatu baitituzte. Hortaz, urtetik urterako tasa % 6,22 jaitsi da (2.073 langabe gutxiago).
Langabeziak behera egin du sektore guztietan, aurretik enplegua ez zutenen artean izan ezik, 70 langabe gehiago zenbatu baitzituzten maiatzean. Gizonezkoen artean, 12.366 langebe izan ziren, eta emakumezkoen artean, 18.897.
Nekazaritzan 1.805 langabe gutxiago zeuden, 158 gutxiago baitzeuden iragan hilabetean; industrian (4.106), 202 gutxiago; eraikuntzan (1.558), 86; eta, zerbitzuetan (20.853), 942 gutxiago.
Maiatzean 35.215 kontratu egin zituzten Nafarroan iragan hilabetean baino 3.356 (% 10,53) gehiago. Horrek esan nahi du urtetik urterako kontratazoi tasa % 0.90 jaitsi dela, eta 320 kontratu gutxiago egin direla.
Bestalde, 2.501 lan-kontratu mugagabe eta 33.164 aldi baterako lan-kontratu egin zituzten maiatzean, Nafarroan.
Espainiako Estatuan, 84.075 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Guztira, 3.079.491 langabe daude Espainian, 2008tik jasotako mailarik baxuena, hain zuzen. % 5, 31 egin du behera, urtebeteko datuak aztertuz gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.