PENTSIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko pentsiodunek mobilizazio gehiago iragarri dituzte urritik aurrera

Urriaren 1aren bueltan 'mobilizazio orokorra' egingo dute EAEn eta Nafarroan. Azaroan, ostera, herritarren mobilizazioa deitu nahi dute sindikatuekin, mugimendu feministarekin eta gazteekin batera.
Pentsiodunen bilkura Bilbon (artxiboko irudia)
Pentsiodunen bilkura Bilbon (artxiboko irudia). Argazkia: EFE

Hego Euskal Herriko pentsiodunek beren aldarrikapenekin jarraitzen dute eta mobilizazio berriak iragarri dituzte uda osterako. Urriaren 1aren bueltan (Adinekoen Nazioarteko Eguna) "mobilizazio orokorra" egingo dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Azaroan, ostera, herritarren mobilizazioa deitu nahi dute lan eta gizarte arloko eragileekin batera.

EAEko eta Nafarroako pentsiodunen plataformen esanetan, beraien aldarrikapenak aintzat har ditzaten "ezinbestekoa" da pentsiodunen mugimenduak "martxan jarraitzea" eta Estatuko beste pentsiodunekin bat egitea. Horrez gain, gizarte alorreko beste sektore batzuk gonbidatu nahi dituzte mobilizazio "bateratuak eta jendetsuak" egiteko.

Pentsiodunek ohartarazi dutenez, kalean jarraituko dute, eta udan zehar ere elkarretaratzeak eta "bestelako ekimenak" egingo dituzte "herri askotan".

Irailaren hasieran, Espainiako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin eta Estatuko zein Hego Euskal Herriko talde parlamentarioekin elkarrizketak abiatu nahi dituzte.

Urriaren 1ean ospatuko den Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, "mobilizazio orokorra" egingo dute EAEn eta Nafarroan. Bestalde, azarora begira, "herritarren mobilizazioa" deitu nahi dute sindikatuekin, gizarte alorreko eragileekin eta pentsiodunen beste plataformekin batera, "pentsio publikoen sistemak gizarte osoari eragiten diolako".

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X