Protesta Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernu aurrerakoi bat eskatu dute Euskadiko pentsiodunek bizitza duina ziurtatzeko

Bilboko udaletxearen aurrean egindako protesta batean, Espainiako Gobernua osatzeko PSOEren eta Unidas Podemosen arteko akordiorik eza gaitzetsi du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak.
Bizkaiko pentsiodunak Bilboko udaletxearen aurrean, 2018ko urriaren 19an.
Bizkaiko pentsiodunak Bilboko udaletxearen aurrean, 2018ko urriaren 19an. Argazkia: EFE.

Espainian ezkerreko gobernu bat osatzea eskatu du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Bilbon. Helduek "bizitza duina eta autonomoa" eduki ahal izateko, pentsiodunek “gobernu aurrerakoia” nahi dutela adierazi dute.

Bilboko udaletxearen aurrean astelehen honetan egin duten protestan, PSOE eta Unidas Podemos alderdiek Espainiako Gobernua osatzeko duten konponezina kritikatu dute.

Mugimenduaren bozeramailearen esanetan, "politikariak ez dira biztanleriaz arduratzeko gai; eserlekuak eta ministerioak banatu besterik ez dute egiten". Gainera, pentsiodunen arabera, "hauteskundeak errepikatzea akatsa da; eskuinari beste aukera bat ematea da".

Bozeramaileak Espainiako Gizarte Segurantzari ere egin dio kritika, eta Biztanleria Aktiboaren Inkestan jasotako datuen arabera astero kotizatzen ez diren aparteko sei milioi orduak salatu ditu.

Euskadiko pentsiodunek "suediarren sistemaren antzeko bat" aldarrikatu dute, hau da, "publikoa, unibertsala eta nahikoa". Horretarako, dependentzia zerbitzuetarako inbertsioa bikoiztu beharko litzateke. Taldearen arabera, zerbitzu horiek "miserableak" dira, eta krisiaren ondorioz urritzen joan dira.

Madrilgo ziurgabetasuna dela eta, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta EAJko arduradunekin batu da. Bozeramaileak esan duenez, EAEn pentsioak osatzeko sistemaren alde azaldu dira, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentatik (DSBE) bereizita.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X