LAN ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi gidari bat hil da AP-15ean izandako trafiko istripuan, Barasoain parean

Hiru pertsona hil dira Nafarroako errepidetan, azken orduotan izan diren beste horrenbeste istriputan.
Accidente en Barasoain.
Imágenes del camión accidentado en Barasoain. Foto: Bomberos Navarra.

46 urteko kamioi gidari bat hil da, gaur goizaldean, AP-15 errepidean, Barasoain parean, izan den trafiko istripuan. 

Foruzaingoak jakitera eman duenez,  ibilgailua bidetik atera da. Antza, erdibitzailea zeharkatu du, eta errepide bazterreko horma jo du. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil da gidari zaragozarra.

Ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua.  Nafarroako Medikuntza Auzitegiko Institutura eraman dute, autopsia egitera.

Hiru pertsona hil dira Nafarroako errepidetan, azken orduotan izan diren beste horrenbeste istriputan. Astrainen, bart, kontrako noranzkoan gidatzen ari zen gidari bat zendu da, eta atzo gizon bat hil zen Berriobeitin, auto batek eta kamioi batek talka egin ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X