Kontrako noranzkoan zihoan auto bateko gidaria hil da Astrainen, A12 autobidean
Kontrako noranzkoan zihoan auto bateko gidaria hil da, bart, A12 autobidean, Astrain parean. Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera, beste bi autoren kontra jo du aurrez aurre, eta ondorioz, hildakoaz gain, hiru pertsona zauritu dira, horietako bat oso larri.
Iruñeko noranzkoan izan da ezbeharra, Bideko Autobidearen 9. kilometroan. Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko, baina ez dute uste "kamikaze" baten ekintza izan denik istripua, gidariaren alboan beste pertsona bat baitzioan. Hain zuzen, pertsona hori da oso larri zauritu dena.
Lizarrako 33 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta Nafarroako Medikuntza Auzitegiko Institutura eraman dute, autopsia egitera. Zaurituak, berriz, Nafarroako Ospitalean daude ingresatuta.
Istripuaren ondorioz, A12 bidea itxita egon da bi orduz, Astrain parean, eta NA-1110etik bideratu dute trafikoa.
Atzo, beste istripu larri bat izan zen Nafarroan. Gizon bat hil zen Berriobeitin, gidatzen zuen autoak kamioi batekin talka egin eta geroz.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean