Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal sindikatuen eta pentsiodunen greba orokorra urtarrilaren 30ean izango da

Gutun Sozialean dauden sindikatuek, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, ikasle eta feminista elkarteek, eta beste hainbatek deitu dute protesta ekitaldia.
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: Efe

Gutun Sozialean dauden sindikatuek, tartean ELAk eta LABek, greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian urtarrilaren 30erako, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin koordinatuta.

Jakina zen greba orokorra deituko zutela, baina gaur eman dute dataren berri Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako bilera batean. "Mobilizazioetan jauzi kualitatiboa egiteko prest dauden" sindikatu, elkarte eta erakunde guztiei egin diete bat egiteko deia.

Gutun Sozialeko sindikatuek (ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde, EHNE eta HIRU), CNTk, Eraginek, Ernaik eta beste ikasle elkarte batzuek egin dute formalki greba deialdia.

Baina mobilizazio eguna ez da horiena izango soilik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak (100 kolektibotik gora daude barruan), hainbat elkarte sozialek (Euskal Herria Harro, Kakitzat, etab), Etxeko Langileen Elkarteak, Kaleratzerik ez-ek, Berri-Otxoak-ek eta beste hainbatek partekatuko baitute aldarrikapena.

Gaurko bileraren ostean adierazpen bat irakurri dute, eta aldarrikapenak berretsi dituzte: aberastasunaren banaketa orekatua, pentsioen sistema publikoaren defentsa eta eskubide sozialen aitortza. Eskaerak pentsiodunen kolektiboak mobilizazioak hasi zituenetik defendatu dituen berberak dira: Espainiako, EAEko eta Nafarroako gobernuei eta patronalei pentsiodunek eta langileek erosteko ahalmena berreskuratzea eskatu diete, pentsioak eta soldatak bizitzaren kostuaren garestitzearekin batera igotzea, eta 2010eko eta 2012ko lan erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformetako neurri atzerakoiak bertan behera geratzea.

Era berean, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa eta gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea eskatzen dute; genero arrakala deuseztatzea soldatetan eta pentsioetan; 40 urte kotizatuta dutenak ez zigortzea aurre erretiroa hartzen dutenean; osasun zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa izatea; eta Bermatutako Errenta eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta gutxieneko soldataren parekoa izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X