Euskadik klima aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza abiaraziko ditu
Urban Klima 2050 proiektuak EAEko lurraldea "eraldatuko" du, eta, horretarako, klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuko ditu proiektuak irauten duen sei urteetan. Gainera, Euskadiko Klima Aldaketaren 2050erako Estrategiaren hedapen eraginkorra erraztuko du. Estrategia horren helburu nagusia da 2030erako berotegi-efektuko gasak % 40 murriztea.
ngurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life proiektu integratua aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Proiektu hori Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.
Ekintza konkretuen xede izango diren 40 proiektuak hiru eremutan daude zentratuta: kostaldea, ibaietako arroak eta hiri-eremuak. Esperientzia pilotuekin lan egingo da zazpi udalerritan eta Urdaibai, Debaberreneko kostalde eta Arabar Errioxako hiri-inguruko eremuetan. Gainera, Butroe, Oka, Ibaizabal, Deba, Urumea, Zadorra, Baia eta Ebro ibaietan proiektuak gauzatuko dira, haien arroetan edo haien bokaletan.
Aurreikusitako ekintzen artean, eremu degradatuak leheneratuko dira; bizikleta elektrikoen sare publikoak sortuko dira Araba eta Urdaibain; mahastien inausketaren hondakinak erabiliko dira Arabar Errioxan biomasa moduan erabiltzeko; naturan oinarritutako irtenbideak bilatuko dira hiru hiriburuetako hiri-eremuetarako; eraztun berde bat sortuko da Debabarrenean: sistema hidrotermal bat jarriko da Urdaibain; autokontsumoa sustatuko da Donostian; uholdeak eragozteko neurriak inplementatuko dira Bakio, Donostia eta Araban; eta Lagako hondartzaren leheneratze integrala bilatuko da. Gainera, zentro bat eratuko da Euskadiko klima-aldaketarekin zerikusia duten datu guztiak eta informazioa koordinatzeko.
Arriolak Europar Batasunak Life hori onartu izana nabarmendu du, izan ere, Europar Batasunak gehienez ere proiektu bat onartzen du deialdi, arlo eta herrialde bakoitzeko, eta "salbuespen gisa, Espainian klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko proiektuen arloan onartutako Life integratua egon arren, zehazki Nafarroan, Europar Batasunak Euskadik aurkeztutako proposamena onartu du", adierazi du Ingurumen sailburuak.
"Proiektu garrantzitsu hori aurrera eramango duen enpresa-partzuergoak 20 erakunde baino gehiago biltzen ditu, ezarritako helburuak lortzeko modu koordinatuan lan egingo dutenak. Horiek guztiek kaudimen eta eskarmentu handia dute klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta horren erakusgarri da 2025era arte arlo horretan egindako jarduera guztiek ia 20 milioi euroko inbertsio globala dutela", azpimarratu du Arriolak.
Kopuru horri beste 625 milioi euro gehituko zaizkio klima aldaketa egokitzeko eta arintzeko jarduketetan, ekimenean parte hartzen duten 20 erakunde bazkidek gauzatuta.
Proiektuaren gidaria Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren Ihobe sozietate publikoa izango da, eta bertan hogei bat erakundek parte hartuko dute, horien artean honako hauek: hiru foru aldundiek, Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Donostia/San Sebastián, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalek, Eusko Jaurlaritzako eta udaletako sozietate publiko batzuek, teknologia- eta ikerketa-zentro batzuek (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioak.
Erronka nagusiak
Gaur aurkeztu den europar proiektuarekin, espero da Euskadiri klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko dioten zuzeneko neurriak proposatzea eta gauzatzea. Horri begira, sei dira planteatzen diren erronka nagusiak:
- Zeharkako ekintzak eraikitzea, zenbait erresilientzia-tresna hiri eta herrietan integratzeko.
- Administrazioa klima-aldaketaren aurkako borrokaren eredua izatea lortzea.
- Intereseko sektoreetan aplikatu daitezkeen ekintza berritzaileak gauzatzea,
- Ezagutza sortzea, erabakiak hartzen laguntzeko.
- Parte-hartze prozesuak sortzea, irtenbideak funtsezko eragileekin eta herritarrekin batera diseinatzeko, eta
- Herritarren ahalduntzea lortzea, ingurumenaren aldeko konpromiso iraunkor bat eskuratzeko.
BIDEOA: Nola eragingo du klima aldaketak euskal kostaldean?
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.