Baserritarrei produktuak merkaturatzen laguntzeko zerbitzua abiatu dute EAEn
Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Hazi Fundazioak nekazaritza produktuak biltzeko eta merkaturatzeko zerbitzu bat jarri dute abian. Helburua da baserritarrei beren generoa merkaturatzen laguntzea, Covid-19 gaitzaren eraginez tokiko azokak itxi baitzaizkie. Hartara, tokiko eta sasoiko produktuari irteera eman nahi diote, ohiko merkatuez bestelako banaketa bideak erabiliz, eta salmenten jaitsierari aurre egin, produkzioaren bideragarritasuna zein bezeroen osasuna bermatuz.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailetik jakinarazi dutenez, EAEko nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduera batzuk, eta batez ere baratzeetako ekoizpena, ondorio negatiboak jasaten ari dira Covid-19aren ondorioz. Bereziki, eraginpean daude haien fruituak azoken eta merkatuen bidez merkaturatzen dituzten ekoizleak eta haien genero freskoa Horeca kanalaren bidez merkaturatzen duten baratzezainak, eskaerarik gabe geratu baitira.
Produktu horri guztiari irteera emateko, eta generoa bilduko duen zerbitzua antolatzearen konplexutasunaren ondorioz, arlo horretako logistikan esperientzia duen Lurrarte Baserriko Uzta enpresaren laguntza izan dute ekimenaren sustatzaileek. Lurrartek, Hazi Fundazioko teknikarien eta EAEko landa garapeneko elkarteen laguntzarekin, banaketa bide berria antolatuko du, betiere azokak antolatzen dituzten hiri eta herrietako udal arduradunekin elkarlanean.
Baldintzak, jasotzen diren produktuak, beharrezko logistikaren ezaugarriak, prezioak edo bestelako gaiak argitzeko, baserritarrek 943 693 074 telefonora deitu ahal dute, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era, edota 688 643 670 telefonoko whatsapp-era idatzi (erreferentzia: barazkien bilketa).
Lurrarte enpresarekin batera, Alberro eta Barrenetxe enpresak ere arduratuko dira produktua erosteaz eta merkaturatzeaz. Enpresa horiek, behin produktua jaso ondoren, Eroski eta BM banaketa handiko operadoreetara bideratuko dute.
Albiste gehiago ekonomia
Lodosako Karey Solanok konkurtsoa egingo du, eta lantegia itxi eta 36 beharginak kaleratuko ditu
Langile gehienak oso aspaldi hasi ziren lanean, eta batez beste 50 urtetik gorakoak dira. CCOOk salatu du oraindik ez dutela abuztuko nomina jaso.
Ostiralean sei hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek grebari ekin ziotenetik, eta manifestazioa deitu dute egun horretarako
Gaur goizean Gasteizen egindako prentsaurreko batean, Enviser enpresako langileek "borrokarekin jarraitzeko" asmoa agertu dute, "soldata duinak lortu arte". Gainera, langileak akordiorako prest agertu dira, baina hori lortzeko "Gasteizko Udalaren benetako inplikazioa" beharrezkoa dela uste dute.
Zeintzuk dira BBVAren eskaintza berriaren gakoak?
Josu Ferreiro EHUko irakasleak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean adierazi duenez, erakundeak Kataluniako bankuko akziodunen zati handi batek eskatzen zuenera egokitu du bere proposamena, lehen eskaintzari uko egin baitzioten, nahikoa ez zelakoan. Ferreirok zehaztu duenez, BBVAk ez du eskudirutan ordainduko, akzio propioetan baizik, eta horrek abantaila fiskala dakarkie akziodunei, zergak gutxiago ordaintzea dakarrelako. Mugimendu horrekin, Carlos Torres Vila buru duen bankuak Sabadellen akzioen merkatuko balioa berdindu du, eta horrek opak aurrera egiteko aukerak areagotu ditu, nahiz eta BBVAri berari kostu handiagoa ekarri. Hobekuntza berri bat egon litekeen galdetuta, ekonomialariak uste du zaila dela: "BBVAk argudiatu zuen Sabadellen akzioak gainbaloratuta zeudela. Orain, alde hori desagertu egin da. Beste eskaintza bat baztertu beharko litzateke, hau izango litzateke azkena", adierazi du. Elkarrizketa Boulevard saioan entzun daiteke, GUAUn, 02:50: 00etatik aurrera (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2026an jarriko da martxan Petronorren eta OCO Technologyren agregakin sintetikoen planta, Bilboko Portuan
Proiektua 2024an hasi zen eraikitzen, eta Europa kontinentalean agregakin sintetikoak fabrikatuko dituen lehen lantegi industriala izango da. Agregakin horiek CO2 gasa harrapatzen dute, bai ekoizpen prozesuan zehar, baita horien bizitza baliagarrian ere.

BBVAk % 10 igo du Sabadell bankua eskuratzeko eskaintza
Carlos Torres BBVAren presidenteak azpimarratu duenez, hobekuntza eginda "aparteko eskaintza" jarri dute Banco Sabadellen akziodunen esku, "balorazio eta prezio historikoarekin, eta bi bankuen batasunarekin sortutako aukera apartan parte hartzeko aukerarekin". Sabadellek, bere aldetik, erantzun du azken eskaintza "jatorrizkoa baino okerragoa" dela.
Maderas de Llodio, greba mugagabean
Langileen batzordeak salatu du enpresak produkzioaren % 40 beste lantegi batzuetara eramateko asmoa duela, eta deslokalizazioak Laudioko eta eskualdeko "lantegiaren etorkizuna arriskuan jartzen" duela.
Multiverse Computingek % 30 handituko du bere lantaldea Donostian
Software kuantikoan eta adimen artifizialean espezializatutako enpresa donostiarrak datorren urtean 60 pertsona kontratatzea aurreikusten du. 4 langile zituztela abiatu zuten konpainia 2019an, eta 260 izango dira laster.
Pentsiodunak Euskadiko hiriburuetan manifestatu dira gutxieneko pentsioak LGSarekin parekatzea eskatzeko
Ehunka pertsonak bat egin dute Gasteizen eta Donostian Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako manifestazioekin; hain zuzen ere, osteguneko Legebiltzarreko bozketan presioa egiteko, gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatzea eskatzeko.
Petronorreko enpresa batzordeak enpresaren egoera "tamalgarria" salatu du, eta "presio neurriekin" mehatxu egin du
Plantillako ordezkariek adierazi dute ez direla bete zuzendaritzarekin lortutako akordioak, eta nabarmendu dute "tamalgarria" dela Muskizko findegiko instalazioen egoera.
Urte amaierarako 4.000 plaza baino gehiagoko lan-eskaintza publikoa deitzea aurreikusten du Osakidetzak
Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren 169 plazaren esleipena amaitzen ari da Osakidetza, landa-eremuetako, arratsaldeko txandetako eta Etengabeko Arreta Guneetako asistentzia indartzeko.