"Dena birplanteatuko dugu, baina Osasunean ez da murrizketarik egongo"
Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan egoeraren berri eman du. "Erpin ekonomikoa ez da iritsi. Jarduera, ekoizpena eta diru bilketa behera egiten ari da". Azpiazuk aurreratu duenez, "datozen hilabeteetan areagotu egingo da", eta horri aurre egiteko "ahalegin handiak" egingo dituztela iragarri du.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2020an BPG % 3,6 jaitsiko da eta enplegua, aldiz, % 1,7. 2021era begira, % 2,6ko hazkundea aurreikusi du. "Jaitsiera garrantzitsua", 2019ko BPGaren azpitik mantentzen delako.
"Aldaketak egongo dira, eta gastu publikoaren berrantolaketa garrantzitsua egingo da". Behin osasun krisiaren garaia igarota, "dena" birplanteatzeko deia egin du Azpiazuk, "lasaitasunez". AHTa bezalako azpiegiturei buruz galdetuta, "behartuta" ikusiko dute euren burua prozesua "moteltzera, baliabideak, osasunari, herritarren beharrei eta likidezia enpresei zein autonomoei emango zizkietelako".
"Diru bilketaren jaitsiera da lehendabizikoa", lehenetsi du Azpiazuk, "hori finantzatzeko, gastu publikoa murriztu eta berresleitu beharko da, eta, era berean, zorpetzea handituko da". Azpiazuk azaldu duenez, "urteko lehen hilabeteetan zorraren zati bat aurreratu dugu -500 milioi euro jaulki ditugu bonu jasangarrietan-. Ondoren, zorpetze bat egingo dugu Europako Inbertsio Bankuarekin 140 milioi euroren truke, eta finantza erakundeekin zein maileguekin 200 milioi euro eskuratuko ditugu". Hortaz, urteko lehen lauhilekoan 2021erako baimendutako zorpetze osoa gauzatuta egongo da. Hala ere, "zalantzarik gabe, zorpetzea handitu beharko dugula" aitortu du.
"Osasuna da lehentasuna. Sail horretan ez da gastu murrizketarik egongo. 200 milioi euro gehiago batu ditugu", azpimarratu du Azpiazuk, eta kontu publikoak "berresleitzeko" eskatu du. "Ezinbesteko lehentasun berriak asebetetzea" da Eusko Jaurlaritzak jarraituko duen bidea, eta "gainerakoak alde batera utzi beharko dira". Lakuak dagoeneko "kontu handiz" aztertzen ari da arlo hori. Orain arte markatutako bidea marrazten du: "babes sozialeko neurrietan, gizarte larrialdietako laguntzetan, kontziliazioan, jarduera ekonomikoa bultzatzeko laguntzetan baliabideak eskaini ditugu".
Azpiazuren arabera, Elkargiri egindako eskaerek 500 milioi euroko aurreikuspena gainditzen badute ere, negozioen "benetako beharrak" ikertu beharko dira. "Elkargik beharrak aztertuko ditu", azaldu du Azpiazuk. "isolamendu egoera igaro ondoren, dena patxadaz hausnartzea" eskatu du, zergen bidezko finantzaketa barne.
"Europar moduan, gaizki hartu dut" Eurotaldeak krisi ekonomikoari aurre egiteko negoziazioetan izandako trabak, adierazi du. "Eurobonuak iristen diren bitartean" Europako egonkortasun mekanismoa, euskal ekonomiaren produktibitateari mesede egin diezaioten bezalako tresnak ere aipatu ditu.
Azpiazuren iritziz, "guztion ahaleginarekin eta elkartasunarekin bakarrik atera gaitezke". Bankuen ahalegin gehigarri bati buruz galdetuta, "euren baliabideetako sarbidea erraztu behar dutela" gehitu du. Finantza erakundeen lanaz seguru dago: "jo eta ke lanean arituko dira".
Kontsumo pribatuaren jaitsierak, "BPGaren bi heren", % 4,4ko murrizketa izango du 2020an, eta "oso modu negatiboan eragingo du". Urteko hirugarren hiruhilekora arte jaitsiera gehiago aurreikusi ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.