EH Bilduk legez mugatu nahi du EAEko alokairuen gehienezko prezioa
EH Bilduk lege-proposamen bat aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko alokairuen prezioa mugatzeko eta errenta maximoa ezartzeko, azken urteetan urteetan "gora egin duten eta neurriz kanpo dauden errentak mugatzeko".
Ander Rodriguez eta Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideek lege-proposamen bat erregistratu dute astearte honetan, Espainiako beste leku batzuetan, Katalunian eta Europako hainbat herrialdetan, Alemanian eta Frantzian, izan diren esperientzien ildotik.
EH Bilduk alokairu prezioen igoera handiena jasan duten auzoak eta zonaldeak identifikatzearen alde egin du, eta legez gehienezko errenta bat ezartzearen alde, "salneurriak muturrera" iristen ari direla eta "erakunde publikoek esku hartzeko" unea dela uste baitu.
Prentsa-ohar baten bidez, EAEn 115.000 familia inguru alokairuan bizi direla azaldu du EH Bilduk.
Alokairu-Merkatuaren Estatistikaren arabera, "2019ko bigarren hiruhilekoan Euskadin sinatutako kontratu berrien batez besteko prezioa 688 eurokoa zen hilean, hiru urte lehenago baino % 10 garestiago. Higiezinen Eskaintzari buruzko Inkesta hartzen bada erreferentziatzat, "alokairuak batez beste % 22 igo dira 2013tik. Azken urtean, alokairua KPIa baino zortzi aldiz gehiago igo da ", zehaztu du.
Ekimen honek gaur egun etxebizitza-merkatu tentsioduna duten eremuak identifikatuko lituzke, azken bi urteetan alokairua % 8 baino gehiago igo baita. Toki horietan, prezioen erreferentziazko indize bat ezarriko luke Gobernuak, eta alokairu kontratu berriek ezingo lukete gainditu muga hori.
Honako auzoak daude: Bilbon, Alde Zaharrean eta Ametzolan; Donostian, Aiete, Lugaritz, Gros, Sagues, Ibaeta, Errotaburu, Berio, Lorea, Intxaurrondo eta Marrutxipi; eta Gasteizen, Aranbizkarra, Ariznabarra, Arriaga-Lakua, Koroapena, Desanparatuak, El Anglo, Pilar, Judimendi, Lovaina, San Kristobal, Txagorritxu eta Zaramaga.
EH Bilduk gogora ekarri duenez, Kataluniak joan den irailean onartu zuen Espainiako Gobernuaren presidenteorde Pablo Iglesiasek Espainia osorako "erreferentetzat" jo zuen lege bat, eta PSOEren eta Podemosen Gobernu programak alokairuak mugatzeko mekanismoak bultzatzeko konpromisoa jasotzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.