Lan Gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako azpikontratek ere hiru greba egun egingo dituzte

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte urriaren 29rako Araban, azaroaren 5erako Gipuzkoan eta azaroaren 12rako Bizkaian.
18:00 - 20:00
Osakidetzako azpikontratek grebarekin bat egin dute

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte Osakidetzako azpikontratetan (Garbiketa, Osasun Garraioa eta Sukaldaritza Kolektiboa), urriaren 29rako Araban, azaroaren 5erako Gipuzkoan eta azaroaren 12rako Bizkaian. Horrela, “langile falta, lanpostuak bete gabe uzten direla eta aldi baterako ezintasunak eta oporrak estaltzen ez direla”, salatu nahi dute.

Era berean, segurtasun neurrien falta eta kolektibo batzuen “soldata eskasak” kritikatu dituzte.

Langileen ordezkariek agerraldia egin dute ELAren Bilboko egoitzan. Bost sindikatuetako ordezkariek adierazi dutenez, “egiturazko defizita areagotzen ari da pandemian zehar”.

"Egiturazko defizita areagotzen ari da pandemian zehar"

Zentzu horretan, “Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari erantzukizuna onartzeko” eskatu diete; “zerbitzuak pribatizatzeko erabakietan atzera egiteko eta zuzenean bere gain hartzeko, lanpostuak mantenduz eta behargin kopurua handituz, baldintza ekonomiko eta sozialak homologatuz”.

Gainera, “bitarteko enpresak bazterrean uzteko” eskatu dute, “mozkinak areagotzen dituztelako lan baldintzen eta herritarren osasunerako funtsezkoa den zerbitzuaren kaltetan”.

Egoera larriaren aurrean, sindikatuek “greban eta elkarretaratzeetan parte hartzeko” eskatu dute; izan ere, lanuzteak baino lehen mobilizazioak egingo dira lantokietan. Elkarretaratzeak urriaren 28an egingo dituzte Gipuzkoan eta Bizkaian; azaroaren 4an Araban eta Bizkaian eta azaroaren 11n Gipuzkoan eta Araban.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek borondatezko bajetara atxikitzeko aukera eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosen lege iruzurrez egindako 42 eta 47 behin-behineko kontratu zeudela ikusi zuen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langile horiek. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X