Larunbat bateko langileria izango du Osakidetzak gaur Gipuzkoan deituta dagoen greban
Arabako erietxeek eta lehen arretako osasun zentroek larunbat bateko langileria izan beharko dute gaurko, azaroaren 5erako, Osakidetzan deituta dagoen greba egunean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak kaleratu duen gutxieneko zerbitzuen dekretuaren arabera.
COVID-19aren eraginez, ohi baino handiagoak dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak eta koronabirusaren diagnosi, zaintza eta arakatze arloetan zerbitzuaren % 100ri eutsiko zaio.
Osakidetzan azpikontratatuta dauden zerbitzuen gutxieneko zerbitzuak ere jaso dituzte dekretuan, azpikontratutako langileak ere lanuztera deituta baitaude. Hala, garbiketa eta osasun garraioan jarduten duten behargin guztiak egon beharko dira bihar lanean, eta sukaldeetan larunbatetan jarduten dutenak.
Idoia Mendiak zuzentzen duen Sailak argudiatu duenez, koronabirusa dela eta, ohi baino "handiagoak" dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak (normalean jaiegun bateko langileriarekin egin dira grebak).
ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek hiru greba deitu dituzte: Arabakoa izan zen lehena eta, gaur, azaroaren 5ean, Gipuzkoan egingo dute eta Bizkaian, hilaren 12an. Sindikatuek osasun publikoaren egoera "larria" dela salatzeko eta Osasun Sailari neurriak eskatzeko deitu zuten lanuztea.
Zerbitzu minimo berberak hiru grebetan
Agindu honetan jasotako zerbitzu minimoak izango dira azaroan beste bi herrialdeetan egingo dituzten lanuzteetan ere ezarriko direnak.
Hala, ospitaleetan larunbatetan lan egin ohi duen langile kopurua egongo da, larrialdietan senda-agiriak emateko aukerarekin. Dialisi eta tratamendu onkologiko guztiak bermatuko dira, atzeratu ezin diren guztiak ere bai, eta koronabirusaren diagnosia egiteko proba guztiak.
Lehen Mailako Arretan ere, larrialdiko arreta bermatze aldera (COVID-19a duten pertsonak eta atzemateko probak egitea), larunbatetako zerbitzu bera eskainiko dute. Bestalde, larrialdi zerbitzuetan eta arreta jarraituko puntuetan langile guztiak egongo dira, eta "call center" etan langileen erdiak.
COVID-19 kasuen zaintzaz arduratzen diren taldeetan ere behargin guztiek egingo dute lan, hau da, laginak hartzen dituztenek, eta kasuen eta kontaktuen jarraipena egiten dutenek, herritarren berehalako zerbitzua eskaintze aldera. Arrazoi beragatik, % 100eko zerbitzu minimoak ezarriko dituzte Prebentzio Medikuntzan eta lan arriskuen prebentzio zerbitzuetan ere.
Osasun garraioa, garbiketa eta elikagaiak
Osakidetzaren mendeko enpresa azpikontratatuei dagokienez, osasun garraioan % 100ekoa izango da zerbitzu minimoa larrialdi kasuetarako, eta baita hemodialisi edo onkologia tratamenduetarako, eguneko ospitaleetan, ospitale arteko larrialdi garraioan eta Basurtuko Ospitalearen barruan izaten diren larrialdietan.
Odolarekin zerikusia duen garraio guztian ere % 100eko zerbitzu minimoa ezarriko da, COVID-19aren diagnosi testekin bezalaxe. Telefono zerbitzuetako langile kopurua soilik murriztuko da, % 25era arte.
Garbiketan ere ez dute langile gutxiago egotea onartuko, "garbiketa zehatza bermatzeko", zentro guztien desinfekzioa barne, eta pertsona bat baino gehiagok erabiltzen dituzten lekuak edo bestelakoak garbitzeko.
Bestalde, elikagaiak prestatzeaz arduratzen diren enpresek larunbatetan izan ohi duten langile kopurua izan beharko dute. Aginduak azpimarratzen du elikagaien prestaketa ahal den modu sinpleenean egingo dela, baina zentro guztietan banatuko dela bermatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek borondatezko bajetara atxikitzeko aukera eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosen lege iruzurrez egindako 42 eta 47 behin-behineko kontratu zeudela ikusi zuen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langile horiek. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.