Amiantoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sidenor eta Cofivacasa, minbiziak hil zuen langile bat indemnizatzera zigortuta

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ere, amiantoa arnasteagatik hildako langile horren alarguntza-pentsioan, onartu egin zuen "laneko gaixotasun" batengatik hil zela.
Sidenor eta Cofivacasa, minbiziak hil zuen langile bat indemnizatzera zigortuta
Sidenor Basauri. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Bere lanpostuan amiantoa arnastu ostean, biriketako minbiziak jota hil zen langile baten familiari 175.876 euroko kaltea ordaintzera zigortu ditu Donostiako epaitegi batek Sidenor Indrustrial eta Cofivacasa enpresak, Asviamiek ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak azaldu duenez, Pedro Orbegozo-Acenorren egin zuen lan behargin horrek. 1968an sei hilabetez fundizioan aritu zen lanean, eta ondoren, 1970 eta 2000 artean, ijele izan zen bertan. Hasiera batean, Basauriko lantegian jardun zuen beharrean, baina Hernanira mugitu zuten geroago.

Iturri horren arabera, 2018ko abuztuan biriketako adinokartzinoma diagnostikatu zioten, eta hiru hilabete geroago hil egin zen.

Asviamiek zehaztu du ustez amiantoarekin lan egiten zuten beharginen zerrendan agertzen zela langile horren izena 2019az geroztik. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ere, amiantoa arnasteagatik hildako langile horren alarguntza-pentsioan, onartu egin zuen "laneko gaixotasun" batengatik hil zela.

Ildo horretan, Amiantoaren Biktimen Elkartea "pozik" agertu da Donostiako epaitegiaren erabakiarekin, argi uzten baitu enpresa dela heriotza horren erantzulea ez zuelako lan osasunarekin lotutako prebentziozko araudia bete.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X