Ibilgailuen salmenta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Automobilen matrikulazioak % 23,9 jaitsi dira EAEn 2020an

Lurraldeka, Bizkaian % 22,6 jaitsi dira matrikulatutako autoak, Araban % 22,4 eta Gipuzkoan % 26,6.
Kontzesionario bateko ibilgailuak
Kontzesionario bateko ibilgailuak. EITBko bideo batetik ateratako irudia.

EAEn % 23,9 jaitsi da turismoen eta lur orotako ibilgailuen matrikulazioen kopurua, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Guztira 30.261 ibilgailu saldu ziren, aurreko urtean baino gutxiago (39.763), ekoizleen (Anfac), kontzesionarioen (Faconauto) eta saltzaileen (Ganvam) datuen arabera.

Lurraldeka, Bizkaian % 22,6 jaitsi dira matrikulatutako autoak, 2019an 20.267 izatetik 2020an 15.685 izatera igaro baitira. Araban jaitsiera txikiagoa izan da, % 22,4koa, 5.090 salerosketa izan baitziren, 2019ko 6.566 salerosketen aldean. Gipuzkoan, 12.930 matrikulazio izan ziren 2019an, eta 2020an, berriz, 9.486.

Joan den abenduan 3.484 ibilgailu matrikulatu ziren EAEn; iaz, berriz, 3.359. Hortaz, 2020an % 3,6 gehiago saldu dira.

Lurraldeka, 2020ko azken hilabetean matrikulazioak % 1,65 igo ziren Araban (2019an 605 ibilgailu berri, eta abenduan, berriz, 615), Gipuzkoan 1.089 matrikulazio zenbatu ziren (% 0,65 gehiago), eta Bizkaian, berriz, % 6,34 gehiago (1.778 salmenta).

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X