KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldi baterako lan erregulazioko espedienteek maiatzaren 31ren ondoren jarraituko dute

"Gaur egungo antzeko formularekin" jarraituko dutela esan du Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroak, eta "laster" negoziazioari ekingo diotela gaineratu du.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Bulegoa
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Bulegoa. EITBren bideo batetik lortutako argazkia.

Yolanda Diaz hirugarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomia ministroak ostegun honetan iragarri duenez, aldi baterako lan erregulazioko espedienteek maiatzaren 31tik aurrera jarraituko dute, "gaur egungo antzeko formularekin".

Hala adierazi du Lan ministroak, eta "laster" hiruko batzordean negoziazioari ekingo diotela gaineratu du.

"Enpresa txiki eta ertainen soldatapekoak izan dira aldi baterako lan erregulazioko espedienteen onuradun nagusiak, eta mekanismo hori oso erabilgarria da, eta babesten jarraitu behar dugu", azaldu du Diazek.

Ministroak azpimarratu duenez, aldi baterako lan erregulazioko espedienteen lorpen handienetako bat izan da enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek, lehen aldiz, "enplegua eta enpresak babesteko sistema horri heldu ahal izatea, orain arte enpresa handientzat gordetako mekanismo bat demokratizatuz".

Espainiako Gobernuak pandemiari aurre egiteko martxan jarritako erantzunaren garrantzia azpimarratu du Diazek, "krisiaren aurrean ohiko jarrera aldatzea ahalbidetu baitu". "Aurreko krisi finantzarioan 402.203 autonomok negozioak itxi behar izan zituzten bitartean, gaur egun enplegu autonomoa mantentzeaz gain, 19.604 langile gehiago ditu", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X