Argindarraren prezioa ia % 12 jaitsi da, 166 eurora arte
Handizkako merkatuan argindarraren batez besteko salneurriak behera egin du, eta ostiral honetan 166,29 euro ordainduko dira megawatt orduko.
Prezioak bi egun zeramatzan goraka. Atzo goia jo zuen, 188,18 euro megawatt orduko harrapatuta, asteazkeneko 172 euroak gaindituz, merkatu elektrikoko antolatzaileak (OMIE) jakitera eman duenez.
Hala ere, Espainiako Gobernuak ohartarazi duenez, gutxienez 2022ko martxora arte egunero argitaratzen den kotizazioaren salneurriak goraka jarraituko badu ere, fakturak behera egin beharko luke.
Orduko megawattaren prezioa iaz egun berean (31,05 euro) baino % 268 garestiagoa izango da ostegun honetan, eta iragan asteko ostegunean, irailak 9, (141,71 euro) baino % 33 garestiagoa.
Uztailean zein abuztuan marka historikoak hautsi ondoren, iraila bide beretik doa, astero historiako salneurri handienak gaindituz.
Konkretuki, abuztuan, bero boladan murgilduta, prezioak markak hautsi zituen bata bestearen atzetik, hileko batez besteko salneurria 106 eurotan finkatuz, historiako garestiena; ondoren uztailak beste errekor bat hautsi zuen, 92,4 euroko prezioarekin.
Espainiako Gobernuak kotizazio prezioen kontrol eza kontsumitzaileen fakturara ez iristeko neurriak onartu ditu dagoeneko, aurten gehienez 2018ko zenbateko berdina ordaintzeko helburuarekin.
BEZ % 10era murriztu, ekoizpen elektrikoari % 7ko zerga bertan behera utzi, elektrizitatearen zergari % 0,5 kitatu edo 'zerutik eroritako mozkinengatik' enpresa elektrikoek 2.600 milioi euroko ekarpena egitea dira, besteak beste, neurriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.