Lege proiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Etxebizitzaren Legea onartu du

Orain Gorteetara pasatuko da. Han presazko prozeduraren bidez izapidetuko da Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren mugarrietako bat betetzeko.
Pertsona batzuk bizi diren tokia autopista azpian.
Pertsona batzuk bizi diren tokia autopista azpian. Irudia: EFE

Espainiako Gobernuak Etxebizitzarako Eskubidearen aldeko lege-proiektua onartu du astearte honetan, eta orain Gorteetara eramango du. Bertan, premiazko prozeduraren bidez izapidetuko da, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren mugarrietako bat betetzeko.

"Lege zorrotza, sendoa, trinkoa eta zeharkakoa da, etxebizitzak izan behar duen izaera soziala blindatzen duena", esan du Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Testua konstituzio-eskubide hori arautuko duen lehen legea izango da, eta neurriak hartuko ditu etxebizitza-parke publikoak indartzeko eta parke horiek eskuratzeko, eskaintza arrazoizko prezioetan handituko duten tresnen bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X