Altuna: "Garraiolari asko etxean geratzen ari dira, dirua galtzen ari direlako"
Beasain eta Bergara arteko joan-etorria egunero bospasei aldiz egiten duen garraiolaria. Duela urtebetetik, gutxi gorabehera, erregaiaren depositua betetzeko 50 bat euro gehiago behar ditu egunero —200 euro gehiago astero, 1.000 euro gehiago hilero—. Horrez gain, Deskargako bidesaria ordaindu behar du: 10 euro joan-etorri bakoitzeko; egunean sei buelta eginda, 60 euro —300 euro astean, 1.200 euro hilean—. Erregaia eta bidesaria batuta, hilero 2.200 euro gehiago.
Jon Altuna Hiru sindikatuko komunikazio arduradunak adibide hori jarri du garraiolari baten egunerokoa irudikatzeko. Horren arabera, asko dira etxean geratzea erabaki duten garraiolariak, "dirua galtzen ari direlako". "Kontua ez da lehen baino gutxiago irabazten dutela, irabazirik ez dutela baizik", argitu du.
Aurrekaririk gabeko prezioetara iritsi dira gasolioa eta gasolina, eta Ukrainako gerraren albo-ondorioek eraman dute muturrera. Asteon, ia bi euroraino iritsi da gasolio litroaren prezioa gasolindegietan. Egoera aztertu eta aurrera begira erabakiak hartzeko, ezohiko batzarra deitu du gaurko Hiru Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak. Altsasun bilduko dira, eta, besteak beste, Espainiako Garraioaren Aldeko Plataformak astelehenetik aurrera deitu duen greba mugagabera batu edo ez erabakiko dute.
Altunak nabarmendu duenez, egoera "muturrekoa eta jasanezina" da garraiolarientzat, eta ikusteko dago gaurko bileran zer erabaki hartzen diren. "Denetarik dago taldean. Badira galtzeko ezer ez dutenak, dirua galtzen ari direnak. Horiek greba babestuko dute. Baina, era berean, badira grebari beldurra diotenak, dituzten bezeroak galtzeko arriskua ikusten dutelako. Bero-bero dago egoera, ikusiko dugu zer geratzen den", gaineratu du.
Konponbidea, etorriko bada, nondik etorriko den garbi dute Hiru sindikatuan: "Garraiolarien gastuen igoeraren araberako tarifak ezarri behar dira, bestela ezinezkoa da bizirautea". Altunak zehaztu duenez, tarifak egokitzeko araudia onartuta eta indarrean dago Espainiako Estatuan, "baina ez da betetzen eta inork ez du kontrolatzen". Horregatik, sektorea "zaintzeko eta babesteko neurriak" eskatzen dizkiote garraiolariek Nafarroako eta EAEko gobernuei. "Gure gastuak igotzean, gure lanaren truke enpresei kobratu beharreko tarifak neurri berean egokitu behar dira. Orain, ez da hala gertatzen, eta inork ez du enpresarien lana kontrolatzen. Ondorioz, garraiolari autonomoak dirua galtzen ari dira", esan du.
Sektorea "itota", "zahartuta" eta "erreleborik gabe" dagoela azaldu du Altunak. Bere hitzetan, "ezinezkoa da gazteak erakartzea baldintza hauetan". Egiturazko arazoari egiturazko erantzunak ematea eskatu du.
Tradisna Nafarroako garraiolari autonomoen elkarteko kideek ere gaur erabakiko dute Estatuan deitutako greba babestuko duten edo ez.
Zure interesekoa izan daiteke
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.