Mercedesek Gasteizen duen lantegian asteartean ekingo diote berriro ekoizpenari eta aste osoan egingo dute lan
Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegian aste osoan egingo dute lan heldu den astean. Aurreko asteetan behin baino gehiagotan eten behar izan dute ekoizpena ibilgailuak egiteko osagai faltak eraginda. Aste Santuko jaiegunen ostean, hiru txandatan egingo dute lan, asteartetik ostiralera, Pazko astelehena jaieguna baita.
Zuzendaritzak ohar baten bidez langileei jakinarazi dienez, Arabako lantegirako "osagaien horniduraren inguruan dagoen ziurgabetasunagatik" hartu du erabakia, "eskura duen informazioarekin".
Horrela, Aste Santuko jaiegunen ostean, apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an lan egingo dute. Zuzendaritzak, baina, oraingoz ez du baieztatu apirilaren 23a (larunbata) laneguna izango den ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako