ENPLEGU PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko eta Nafarroako gobernuek aldi baterako kontratuen % 25 bakarrik egonkortuko dituzte, ELAren arabera

Sindikatuak adierazi du mahai gainean jarri duten lan-eskaintzarekin ez Nafarroako Gobernuak ez Eusko Jaurlaritzak ez luketela beteko Iceta Legean eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aginduan xedatutakoa, alegia, behin-behinekotasuna gutxienez % 8ra jaistea.
ELA sindikatuko ordezkariak gaur goizeko prentsaurrekoan
ELA sindikatuko ordezkariak gaur goizeko prentsaurrekoan. Irudia: ELA

ELA sindikatuak asteazken honetan salatu duenez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, enplegu publikoa egonkortzeko aurreikusitako prozesuarekin, aldi baterako lau langiletik bakarra egonkortu nahi dute. Horrela, sindikatuaren ustez, gaur-gaurkoz bi gobernuak dira "aldi baterako langile gehien biltzen dituzten enpresa handiak".

Sindikatuko ordezkariek prentsaurrekoan azaldu dutenez, Iceta Legean ezarritakoaren arabera, administrazioek ekainaren 1a baino lehen argitaratu eta onartu behar dituzte egonkortze-prozesuetan eskaini beharreko plazak.

Horien arabera, baina, ez Nafarroako Gobernuak ez Jaurlaritzak ez lukete beteko Iceta Legean eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aginduan xedatutakoa, behin-behinekotasuna gutxienez % 8ra murriztea alegia, eta egungo proposamenarekin % 30ean mantenduko litzatekeela azaldu dute.

Hala, ELAk uste du Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beren lan-eskaintzarekin "aldi baterako langile gehien biltzen dituzten enpresa handiak" izaten jarraitzen dutela, eta aldi baterako enplegua sistematikoki, gehiegikeriaz eta iruzurrez erabiltzen jarraitzearen alde egin dutela, egiturazko lanpostuak betetzeko.

Sindikatuak adierazi du Lakuak prozesuetatik kanpo utzi dituela EAEko sektore publikoko 33.356 langile, hau da, langileen % 72. Nafarroan, bestalde, ELAk nabarmendu du Gobernuak 13.000 pertsona kondenatu dituela behin-behinekotasunera.

Horren ildotik, sindikatuak esan du ez duela egoera hori onartuko, eta mobilizazioekin jarraituko duela behin-behinekotasunak dakarren prekarietatearekin amaitzeko, hala nola Osakidetzan, Administrazio Orokorrean, Sukaldeetan eta Hezkuntza Publikoaren Garbiketan, etab. Gaineratu duenez, prest dago bide juridikora jotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X