ERREGAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolinaren prezioak goia jo du berriro; dieselak behera egin du baina EBn baino garestiagoa da oraindik

Gasolina litroaren batez besteko prezioa bosgarren aldiz igo da Aste Santuaren ondoren, eta 1,94 euroko maximo historikoan kokatu da. Diesela bigarrenez jaitsi da, baina erregaiengatik ordaintzen dugun batez besteko prezioak gora egiten jarraitzen du, oro har, gasolindegi guztietan.
Autoa erregaiarekin betetzen
Autoa erregaiarekin betetzen. Artxiboko irudia: EFE

Bi astez gora eta gora ibili ondotik, sekula ikusi gabeko kopuruetara iritsi da gasolina. Euskadin litroa 1,99 euro ordaintzen da gaur gaurkoz, eta Espainiako Estatuan 1,94 euro. Dieselak, berriz, jaisten jarraitzen duen arren, Euskadin 1,87 euroan dago litroa, eta Estatuko gainerako lekuetan 1,83an.

Erregaiengatik ordaintzen dugun batez besteko prezioak gora egiten jarraitzen du gasolindegi guztietan, nahiz eta petrolioak behera egin eta Espainiako Gobernuak erregai-litro bakoitzeko 20 zentimoko hobaria indarrean jarri.

Prezio horiekin gaur gaurkoz 55 litroko batez besteko depositu bat gasolinaz betetzeak 96 euroko kostua du, eta, gasolioarekin, berriz, 91 eurokoa. Hau da, 2022 urte hasieran baino 15 euro gehiago ordaintzen dugu gasolina, eta 17 euro gasolioa.

Joera goranzkoa izaten jarraitzen du gasolinaren kasuan, eta beheranzkoa dieselean. Zehazki, gasolina litroaren batez besteko prezioak Aste Santuaren osteko bosgarren igoera izan du jarraian, eta 1,94 euroko maximo historikoan kokatu da Espainiako Estatuan, Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren (EB) datuen arabera.

Gasolioaren batez besteko prezioa, berriz, % 1,06 jaitsi da aste honetan aurrekoaren aldean, eta litroa 1,86 eurotan dago egun. Bigarren egunez egin du behera.

Gasolinaren prezioa % 18 igo da urtea hasi zenetik, eta gasolioarena % 24 garestitu da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X