Alokairu soziala sustatzeko EH Bilduren lege-proposamena atzera bota du Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du ostegun honetan EH Bilduk alokairu soziala sustatzeko aurkeztutako lege-proposamena. Horren bidez hirigintza-plangintzan babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) % 50 alokairu sozialerako gordetzea proposatzen zuen koalizioak, alokairu-modalitate hori indartze aldera.
txebizitza Legearen arabera, Administrazioak sustatutako babes publikoko etxebizitza guztiak alokairura bideratu behar dira, baina EH Bilduren arabera, hori saihesteko, udalak promotore pribatuei saltzen ari zaizkie lurra, etxebizitzak eraiki eta saldu ditzaten. Horrem aurrean EH Bilduk Lurzoruaren Legea aldatu nahi zuen, hiriko plangintzan babes publikoko etxebizitza guztien erdia nahitaez alokairura bideratzeko.
Otsailean Jaurlaritzak aurreratu zuen ez zuela lege-proposamena aintzat hartuko. Hala, talde guztiek ekimenaren aurkako botoa eman dute, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk izan ezik, eta, ondorioz, ez da lege-proposamena aurrera aterako.
Irune Berasaluzeren (EAJ) arabera, badaude etxebizitzak alokairura bideratzeko eta "eskariari erantzuteko egokiagoak diren bideak, etxebizitza planean jasotzen direnak". Hala, EH Bilduren proposamena "ez dela bideragarria" adierazi du, eta ez duela zentzurik "eskubide bat babesteko beste bat urratzeak".
Maria Jesus San Josek (PSE-EE) errefusatu egin du ekimena, "jabetza pribatuaren eskubideak eta enpresa-eskubidea edo jarduera ekonomikoak murrizten dituelako". "Badago lege-arauketa nahikoa etxebizitza-arloko eskumenak dituzten administrazio publikoek eskura dituzten baliabide guztiak etxebizitza-politiketara eta alokairu sozialera bideratzeko", adierazi du.
Unai Fernandez de Betoñoren (EH Bildu) esanetan, baina, "etxebizitzak eraiki aurretik lan egin beharra" dago, "alokairura bidera daitezen". Horren ildotik, gogorarazi du "gaur egun, eskatzaileen % 90ek alokairuko etxebizitza bat" eskatzen dutela "hipoteka bat eskuratzeko zailtasunak dituztelako".
Iñigo Martinezek (Elkarrekin Podemos-IU), bestalde, EH Bilduren lege-ekimena aintzat hartzea babestu du. Euskadin alokairu sozialaren eskatzaileak 61.000 pertsona baino gehiago direla nabarmendu ondoren, Eusko Jaurlaritzak ekimenari emandako aurkako irizpidea kritikatu du, "Euskadin etxebizitza-premia egiaztatuta dagoela" azpimarratuz.
Muriel Larreak (PP+Cs) azaldu du kontra bozkatu duela "hiru zutaberen aurka egiten duelako: merkatu-askatasuna, jabetza pribatua eta udal-askatasuna". Amaia Martinez Voxeko ordezkariak ez du eztabaidan parte hartu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.