Garamendik (CEOE) "aurrekontu-zorroztasuna eta ekonomia-ortodoxia" eskatu ditu, KPIa kontrolatzeko
CEOEko presidente Antonio Garamendik "aurrekontu-zorroztasuna eta ekonomia-ortodoxia" eskatu ditu, ostiral honetan, KPIa kontrolatu ahal izateko eta goizean jakitera eman dituzten datuak "estrukturalak" izan ez daitezen. Halaber, "Aurrekontu Orokorrak berrikustea" galdegin du, bai eta Toledoko Ituna biltzea ere; azken bilera horretan, pentsioak eta funtzionarioen soldatak izango lituzkete hizpide, eta aztertuko lukete "nola dabiltzan hitzarmen kolektiboak".
Garamendik, Gasteizen, SEAren Batzarrean, hitzaldia eman du, "Ekonomiaren erronka eta ziurgabetasunen aurreko erronkak eta etorkizun-gakoak" izenburupean. Aurretik, eta kazetarien galderei erantzunez, ostiral honetan argitaratutako KPIaren datuez hitz egin du.
Testuinguru horretan, ohartarazi du inflazioa "arazoa" dela, "hainbat urtez gogoan izan ez dugun aldagaia". "Ekonomialari guztiek esaten ziguten maila koiuntural batetik joatekoa zela, baina azkenean ematen du estrukturalagoa izango dela", deitoratu du.
Horrela, nabarmendu duenez, inflazioa estruktural bilakatzekotan, "lehiakortasunaren arazoa oso larria izango da". "Gure herrialdea kanpo-merkataritzagatik dabil ondo… BPGaren % 34 kanpo-merkataritza da, eta kezkatuta gaude", onartu du.
"Jakin behar dugu zer dugun gainean"
Haren iritziz, KPIa kontrolatzeko beharrezkoa da "zorroztasuna" izatea aurrekontuetan, "eta ortodoxia, ekonomian": "Jakin behar dugu zer dugun gainean. Ekonomia globala da, mundu-mailakoa. Gauza bat da zer gustatzen zaigun gertatzea, eta beste kontu bat da zer neurri hartu behar diren hau dena ondo ibiltzeko: aurrekontu-zorroztasuna, eta ekonomia-ortodoxia", berretsi du.
Horregatik, Garamendik galdegin du "Aurrekontu Orokorrak berrikustea", bai eta Toledoko Itunak bilera egitea: "Oso garrantzitsua da pentsioez hitz egitea, funtzionarioen soldatez ere bai, eta aztertu behar da hitzarmen kolektiboak nola dauden", argudiatu du.
Ildo horretan, ziurtatu duenez, errenta-itunaz hitz egiteko, "beharrezkoa da gizarte osoa mahaian esertzea benetan eztabaidatzeko, arazoa ez baita arina".
Soldata-igoerak
Soldata-igoerei dagokienez, Garamendik adierazi du CEOEk ez duela "inondik inora" esan ezin direnik gauzatu, baina aztertu behar dela zein sektore dauden beste batzuk baino hobeto.
"Lehiakortasunaz, produktibitateaz, enpleguaz… hitz egin beharko dugu. Ez gaude ados kopurua esatearekin, baizik eta inflazioaren araberakoa izatearekin", zehaztu du: "enpresak ari dira sufritzen inflazioagatik", azpimarratu du.
"Gardentasun-kontua da, guztion artean hitz egin behar da, adostea, baina errealismotik. Ez diogu ezetz, baizik eta errealistak izan gaitezela", berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.