Argindarraren prezioak % 4,15 gora egin du iberiar salbuespenaren hirugarren egunean
Argindarraren prezioak % 4,15 gora egingo du ostiral honetan, handizkako merkatuan, ostegunarekin alderatuta, gas naturalaren prezioari muga jartzeko iberiar salbuespenaren hirugarren egunean.
Konkretuki, batez beste megawatt orduko 177,90 euroko salneurria izango du argindarrak ostiral honetan, gaur (megawatt orduko 170,81) baino 7,09 euro gehiago, hain zuzen ere.
Horrela, berriztagarrien tarifako bezeroek megawatt orduko 266,38 euro ordainduko dituzte batez beste, ostegunean (megawatt orduko 259 euro) baino % 2,8 gehiago.
Hala ere, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren arabera, mekanismorik gabe, megawatt orduko 300 euro inguru ordaindu beharko lirateke. Ondorioz, tarifa arautuko bezeroak megawatt orduko 33 euro inguru aurrezten ari dira, % 11,2 gutxiago.
Horrela, Ministerioaren ahotan, "argindarraren prezioa murrizteko, enpresa elektrikoen ezohiko mozkinak mugatzeko eta gasaren prezio altuen aurrean eusteko eraginkortasuna agerian geratu da".
Europako beste herrialde batzuetan merkatu elektrikoaren egoera antzekoa da: Frantzian megawatt orduko 303 euro ordainduko dituzte, Alemanian 255 euro eta Italian 327 euro.
Bero-boladak eta eskaera handiak testuingurua baldintzatzen ari dira, argindarraren ekoizpenean gas zentralen parte-hartze handia beharrezkoa baita. Ministerioaren hitzetan, "aurkako testuinguruan, mekanismoa erabilgarritasuna demostratzen ari da muturreko egoeratan".
Duela urtebete atzera eginez gero, argindarra % 91 garestiagoa izango da ostiral honetan. 2021eko ekainaren 17an megawatt orduko 93 euro ordaindu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.