EAEko alokairu berrietako batez besteko prezioa 711 eurokoa da
Euskal Autonomia Erkidegoan sinatutako alokairu berrietako kontratuen hileko prezioa 711 eurokoa da batezbeste, eta metro koadroko batez besteko prezioa etxebizitzetako alokairuen kontratu berrietan, aldiz, 9,5 eurokoa da. Alokairu Merkatuaren Estatistikaren (AME) azken eguneraketaren datuen arabera. AMEk 2021eko bigarren hiruhilekoko datuak erabiltzen ditu. Informazioa Eusko Jaurlaritzak sortutako web-orri batean ageri da; web-orriaren helburua da hiritarrek Euskadiko alokairuen benetako prezioak jakin ditzaten. Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak aurkeztu du.
Horrela, tresna berri horren bidez, herritarrek alokairuaren merkatu librearen gaineko xehetasunak ikusi ahalko dituzte, auzoaren (10.000 biztanletik gorako herrietan), herriaren, eremu funtzionalaren edo lurralde historikoaren arabera, geolokalizatutako datu objektiboekin. Web-orrian agertzen denez, alokairuek % 1,4 egin dute gora, eta metro koadroak % 1,6, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta.
Sailburuak azpimarratu duenez, "etxebizitzaren gaiak herritar asko arduratzen eta kezkatzen ditu, eta baliagarria eta komenigarria da zalantzak argituko dituen eta espekulazioei aurre egingo dien egiazko informazioa izatea oinarri sendoko erabakiak hartzeko". Horregatik, eta etxebizitza-politika publikoetan erabakiak hartzeko eta jarraipena egin ahal izateko, Sailak AME eta web-orri berria sortu ditu. Azken tresna horretan, sasoiko etxebizitzen eta lokalen prezioen bilakaerari buruzko informazio gehigarria ere badago.
AMEren helburua da Euskadiko etxebizitzen alokairu libreko kontratuei lotutako fidantza-gordailuen kopurua eta hileko errentak ezagutzera ematea. Estatistika fidantzen eta alokairu-kontratuen erregistroan jasotako datuetan oinarritzen da; izan ere, 2015etik, errentamendu bakoitzeko, fidantza nahitaez jarri behar baita bertan. 2021eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, erregistroan alokairu libreko 67.033 kontratu daude, eta horietatik 64.123 ohiko etxebizitzak dira; gainerakoak sasoiko etxebizitzei edo familia bakarreko etxebizitzei dagozkie.
Lurraldeka, Araban, alokairuen batez besteko prezioa hileko 644,5 eurokoa da; Bizkaian, 704,5ekoa eta Gipuzkoan, 739,3 eurokoa; hiriburuei erreparatuta, aldiz, Gasteizen, hileko batezbestekoa 671 eurokoa da; Bilbon, 780koa eta Donostian, 911,4koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.