LAB: "Mercedesen gatazka zuzendaritzak sortutako arazo bat da, 261 milioiko dibidenduak banatu ditu"
Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak salatu duenez, Gasteizko Mercedes lantegiko gatazka "zuzendaritzak sortutako arazo artifizial bat da", izan ere, etekin handiak dituen enpresa da. Hala azaldu du 261 milioi euroko dibidenduak banatu dituela aurten eta langileei bideratutako gastuak % 6 baino ez direla. Hori horrela, Arroyoren ustez, enpresak egindako proposamena —seigarren gauari muzin egitea eta KPIaren azpiko soldata igoera— "ez da nahikoa, enpresak ezin du justifikatu langileek eros ahalmena galtzea". Are gehiago, azpimarratu du lan baldintzetan atzera egitea "arduragabekeria" dela zuzendaritzaren partetik.
Bilera dute gaur Mercedeseko zuzendaritzak eta sindikatuek eta horren inguruan galdetu diote Arroyori Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Argitu duenez, LAB prest dago negoziatzeko eta "mobilizazioen egutegia berriro aztertzeko", betiere hiru gairen inguruan "aurrerapausoak" badaude. Honakoak aipatu ditu: soldatak KPIaren arabera igotzea, soldata eskala bikoitza kentzea (lehen bost urtean baldintza ezberdinak izaten dituzte langileek) eta seigarren gauari muzin egitea —horretan atzera egin du zuzendaritzak—. Dena dela, deitoratu duenez, "zoritxarrez", Mercedes ez dago "puntu horretan".
Erakundeen auzian duten paperaz, Garbiñe Aranbururekin batera LABeko koordinatzaile nagusi denak esan du "politika industriala falta" dela, eta salatu du erakunde publikoak "patronalaren alde" jarri direla, "jarrera neutro bat edo langileen alde agertu beharrean". "Oso kritikoak gara horrekin", gaineratu du.
Azkenik Raul Arzak (UGT Euskadi) egindako kritikei erantzunez, Arroyok honakoa kritikatu du: "UGT eta CCOO enpresaren makulu gisa aritzen dira. Zuzendaritzak norekin adostu nahi duen pentsatu beharko du".
Zure interesekoa izan daiteke
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.