Uztailak 28
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.

Gaur, osteguna, lanuzte eguna da Bilboko metroan. Aurrekoetan bezala, lanuzteak 6:30etik 9:30era izan dira goizeko txandan, eta 18:30etik 21:30era izango dira arratsalde-gauekoan. Goizeko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, eta enpresaren arabera, 210 langiletik 45k egin dute bat protestarekin.

Hiru orduko geldialdian, 9 tren gehigarrik Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, eta, beraz, % 41,5eko zerbitzua lortu da. Metro Bilbaoko zuzendaritzak gaineratu duenez, "uneoro errespetatu dira grebarako eskubidea eta hitzarmen kolektiboan jasotako lan-eskubideak". Tren gehigarriek "gorabeherarik gabe" egin dituzte joan-etorriak goizeko puntako orduan.

Abuzturako eta irailerako 11 lanuzte egun iragarri dituzte sindikatuek, 13:45etik 16:45era.

ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X