Azpiazu: "Ezberdintasun sozialei aurre egitera bideratutako aurrekontuak prestatu ditugu"
EAEko aurrekontu proiektua onartzeko astebete falta denean, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ziurtatu du bizi dugun krisiak areagotu dituen "ezberdintasun sozialei aurre egitea" izango dutela helburu aurtengo kontuek. "Badakigu krisi ekonomikoek ezberdintasunak handitu egiten dituztela, eta gure Gobernuaren politika sozialak horretara bideratuko ditugu", esan du. Zentzu horretan, nabarmendu du Europako "herrialde askorekin alderatuta", EAEn ezberdintasun sozialen arrakala txikiagoa dela.
Aurrekontuen negoziaziorako atea zabalik dutela ere azaldu du Azpiazuk, eta akordio zabaletarako borondatea dutela berretsi. Aurten, "diru-bilketan diru gehiago" jaso denez, batez ere, hezkuntzara eta osasunera bideratutako diru partidetan nabarituko dela igoera aurreratu du. Datorren asteartean onartuko du Gobernu Kontseiluak aurrekontu proiektua.
Zerga erreforma ere izan du hizpide Jaurlaritzako Ekonomia arduradunak. Horren hitzetan, "ez da momentua zergak jaisteko", "politika askori aurre egin behar zaiolako, eta horretarako baliabideak behar direlako". Halaber, "igotzeko momentua ere ez" dela azaldu du, "oraingo moteltzea areagotu egingo litzakeelako". "Zergak igotzeak, atzeraldia areagotu dezake. Halere, gure ekonomia ez dago atzeraldi arriskuan", azaldu du.
EUSTAT gaur kaleratzekoa den Euskadiko Barne Produktu Gordinaren datuari buruz galdetuta, "esperotako bidetik etorriko" dela esan du, eta orain aste batzuk Jaurlaritzak aurreratutako datua ekarri du gogora: "Aurtengo hazkundea % 4,3koa izango da, gutxi gorabehera, eta datorren urtekoa, % 2,1ekoa. Hori da gure aurreikuspena".
Bestalde, langileen soldaten inguruan ere aritu da solasean sailburua, eta nabarmendu duenez, enpresak zein langileak jarrera "oso arduratsua" erakusten ari dira, "batean eta bestean adosten ari diren akordioetan". Errenta itunaren inguruan adostasun zabalik ez dagoen arren, "soldatak arduraz" igotzeko itunak ixten ari direla esan du.
Langile publikoen lansarien harira, berriz, legea betetzea beste biderik ez dutela ziurtatu du, eta horrenbestez, Espainiako Gobernuak adostutako igoera ezarri beharko dela hemen ere: "legeak hala dio, eta legea bete behar dugu. Norbaitek jokatzeko beste bideren bat ezagutzen badu, esan dezala".
Azkenik, Kupoari dagokionez, Espainiako Gobernuak iragarritako "kalkulua zuzena" dela azaldu du, baina "oraindik, errealitatea ondo aztertu behar da". Inbertsioetara bideratuko den diru kopurua, berriz, "beti bezala, gutxiegi" da. "Hor arazo estrukturala dugu, konpondu beharrekoa", zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.