ARRANTZA KUOTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legatzaren kuota % 10 handitzea eta txitxarroarena 70.000 tonatik 3.200 tonara gutxitzea adostu du EBk

Bi eguneko negoziazioen ondoren, Europar Batasuneko Arrantza ministroek akordioa lortu dute 2023rako arrantza kuoten inguruan.
Baxurako arrantza ontzi bat Hondarribiko portuan
Baxurako arrantza ontzi bat Hondarribiko portuan. Artxiboko argazkia: EFE

Europar Batasuneko Arrantza ministroek 2023rako arrantza kuoten inguruko akordioa lortu dute bi eguneko negoziazioen ondoren.

Legatzaren kuota % 10 igotzea erabaki dute, azken zortzi urteetan murrizketak egin ondoren. Guztira, Espainiak 9.953 tona legatza arrantzatu ahal izango ditu 2023an. Berdela aurten baino % 20 gehiago harrapatu ahalko da, 29.439 tona guztira Espainian.

Sole Handiko (Ingalaterrako eta Eskoziako arrantzalekuak) itsas zapoaren kuota % 11 igoko da datorren urtean, eta eremu bereko itsas oilarrarena, % 14.

Mihi-arrainaren kuotari eutsi egingo zaio, nahiz eta Europako Batzordeak hasiera batean kuota % 11 gutxitzea proposatzen zuen.

Bestalde, txitxarroaren harrapaketa 70.000 tonatik 3.200 tonara murriztea adostu dute. Europako Batzordearen abiapuntua kuota zero edo TAC 0 delakoa zen, espeziea egoera txarrean dagoela argudiatuta.

Erresuma Batuarekiko negoziazioei dagokienez eta atunarekin lotuta, Espainiak lehen aldiz lortu ditu Erresuma Batuko uretara sartzeko baimenak.

Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak pozik hartu du akordioa, negoziazioa "luzea, konplexua eta zaila" izan dela onartu arren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X