Nafarroan % 1,8 igo da enplegu tasa 2022an, eta EAEn % 0,8 jaitsi da
Euskal Autonomia Erkidegoan 2022 hasieran baino 7.700 pertsona gutxiago (% 0,80) zeuden lanean urte bukaeran; guztira 949.300. Langabeziak, berriz, % 2,13 egin zuen gora (1.900 pertsona). Horrela, % 8,66an kokatu zen langabezia tasa -% 8,43koa izan zen 2021ean-.
2022ko laugarren hiruhilekoan egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestak -ostegun honetan eman dute argitara- erakusten ditu datuok. Urtebete lehenagoko datuekin alderatuta, 10.400 lanpostu (% 1,09) galdu zituen EAEk urteko azken hiruhilekoan.
Hala eta guztiz ere, EAE izan da Estatu osotik langabezia tasa txikiena izan duen bigarren erkidegoa.
Lurraldeak kontuan izanda, Arabak % 7,81eko tasa dauka; Bizkaiak % 8,96koa eta Gipuzkoak % 8,57koa.
5.200 pertsona gehiago lanean, Nafarroan
5.200 nafar gehiago zeuden lanean 2022aren itxieran, baita 1.100 langabe gehiago ere. Horrek esan nahi du 293.100 pertsona zeudela jardunean urtea amaitu zenean, eta 32.900 langabezian. Langabezia tasa, hortaz, % 10,09koa zen.
Azken hiruhilekoko datuek erakusten dute Nafarroan % 0,16 hazi zela lanean zeuden pertsonen portzentajea, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, eta % 1,80 egin zuela gora 2021eko hiruhileko berdinarekin alderatuta.
Iturri horiek diote, halaber, 2022ko abenduaren 1ean 156.500 gizonezko eta 136.500 emakumezko zeudela lanean.
Langabezian zeudenen artean, berriz, 16.700 ziren gizonezkoak eta 16.200 emakumezkoak.
Espainiar Estatuan, bestalde, 20,46 milioi lagun zeuden lanean joan den urtearen bukaeran (urte hasieran baino 278.900 gehiago). Laugarren hiruhilekoan, baina, jaitsi egin zen enplegua. Hain zuzen ere, 81.900 lagun gelditu ziren beharrik gabe; 2013tik izandako beherakada handiena.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.