Europako funtsak eskuratzeko karga burokratikoa arintzea eta enpresei bermeak malgutzea eskatu du Azpiazuk
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuaren arabera, 2023. urtea giltzarri izango da Europatik etorritako Next Generation funtsei dagokienean. Ildo horretan, Europako funtsak eskuratu ahal izateko karga burokratikoa arintzea eta enpresei bermeak malgutzea defendatu du, beti ere beharrezkoak diren kontrolak ezarrita.
Azpiazu sailburuak gaur goizean agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Europako funtsen egoeraren berri emateko. Oraingoz, 1.571 milioi euro esleitu zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari Europatik etorritako Next Generation funtsetatik. Horietatik, 1.025 milioi Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu, eta, gainerakoa, (546 milioi) Estatuak. Funtsen inguruko azken argibideak urrian eman zituen Azpiazuk, eta ordutik, hazi egin da diru kopurua.
Funts horiek sailen artean banatzeko orduan, Arantxa Tapiak buru duenak (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) eta Iñaki Arriolak zuzendutakoak (Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraioa) eta 254,71 milioi eta 247,56 milioi eskuratu dituzte, eta horien atzetik Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailera (137,08 milioi) eta Lana eta Enplegua Sailera (79,76 milioi) bideratu da diru gehien. Horien artean, zenbateko guztiaren % 85 baino gehiago pilatzen dute.
Ibilgailu Elektriko Konektatua delakora 250,69 milioi euro bideratu dira eta horren barruan kokatzen da Basquevolt proiektua, Araban bateria elektrikoak ekoizteko egitasmoa. Osasunaren arloan, esaterako, Europako funtsek Osasunberri finantzatzeko balioko dute, Euskadiko osasun industriaren sektorea indartzeko proiektua.
Eusko Jaurlaritzaren altxortegian sartu diren 828 milioietatik % 80 (662 milioi) mobilizatu dira deialdien, kontratuen edo beste erakunde batzuei egindako transferentzien bidez. Euskal enpresek 405 milioi euro eskuratu ahal izan dituzte.
2022. urtearen amaierara arte Europako funtsetatik 154 milioi euro iritsi dira 191 udaletxetara, eta esleitutako kopuruaren % 50,35 hiriburuentzat izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.