Albiste izango dira: Gazteentzako abalak, greba Justizia Administrazioan eta Sanferminetako kartela
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gazteentzako abalak: Ministroen Kontseiluak gaur baimenduko du ICOren abal-lerro bat sortzea, seme-alabak ardurapean dituzten familien eta 35 urtetik beherako gazteen hipoteka-kredituaren % 20raino estaliko duena.
- Greba Justizia Administrazioan: Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Administrazioko langileak hiru greba egun —gaur, bihar eta etzi— egitera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, euren baldintzak, bereziki soldata, Administrazio Orokorreko gainerako funtzionarioen parekoak izatea eskatzeko.
- Sanferminetako kartela: Enrique Maya Iruñeko alkateak gaur emango du ezagutzera 2023ko sanferminak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako